Lehio isolatzaile berriak jartzeako plan renove berria zabaldu du EEEk

03.11.11
Ingurumena

Energiaren Euskal Erakundeak (EEEk) berogailutan aurreztea ahalbidetzen dituzten leiho isolatzaileak jartzeagatik diru-laguntzak emango dizkigu herritarroi. Leiho berriak EAEn dagoen ohiko etxebizitzetan jarri beharko dira eta horiek isolamendu hobea izan beharko dute. Leihoak aldatzeko programa horretan aurtengoan erabiliko den diru-kopurua 1.400.000 euro dira.

Laguntza-deialdia jada zabalik dago atzokoan –azaroaren 2ko EHAAren 207. alean argitaratu baitzen iragarkia. Deialdia 2012ko urtarrilaren 31n edo dirua amaitzen denean itxiko da. Aurtengo deialdiko nobedadea da, leiho berrientzat aurreko urteetan baino isolamendu maila handiago eskatzen dela. Programa honi atxiki eta diru-laguntzak jaso nahi dituzten herritarrek aldez aurretik leihoak aldatu beharko dituzte, ondoren diru-laguntzak jaso ahal izateko.

Egitarau honen helburua energia aurreztea da. EEEk aurreikusi duenez 1900 herritarren eskaria jasotzea espero du. Horiek guztiak beren etxebizitzetako leihoak isolamendu hobeagoa dutenengatik aldatuz gero, bizitegi arloan lortuko den energiaren aurrezpena urtean 750 tep ingurukoa izango da; beste era batera adierazita, 3 kidez osatutako 2.720 etxeren berokuntza kontsumoaren baliokidea. Jaso ahal izango den gehienezko diru-laguntza inbertsioaren %22a da, hau da etxebizitzako 1200 euro gehienez ere. Diruz-lagunduko den inbertsioa, gutxienez 1000 euro kostatu beharko du. Aurtengoa leihoak aldatzeko ‘renove’ planaren zazpigarren edizioa da.

Lotutako albisteak

Imagen
24.01.25
Iraunkortasunaren aldeko "Agenda txikia" ikastetxeetan jada

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute
Imagen
21.11.24
Hondakinak behar bezala bota eta aprobetxatu ahal izateko saio praktikoa

Mankomunitateak Ermuko gainerakoen frakzioan jasotako lagin bat ezaugarritu du ikasleen aurrean
Imagen
18.11.24
Artarraik ‘Ireki begiak, erne belarriak’ ekimenaren edizio berria antolatu du

Azaroaren 24ko igandean egingo da, goizeko 9etatik aurrera