2012-2013 ikasturterako matrikula aldia zabalduko dute ikastetxeek
Ikastetxeek astelehenean hasiko dute 2012-2013 ikasturterako matrikula aldia. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak 2011ko abenduaren 20ko agindua kaleratu zuen orain egun batzuk atzera -urtarrilaren 18an-, horretan 2012-2013 ikasturterako ikastetxeetan izena emateko eskaerak aurkezteko egutegia guztientzako eta onarpen-epea ezartzen dituena.
Dokumentu honek, matrikulazio epea 2012.ko urtarrilak 30tik otsailak 10era arte, horiek barne, jakinarazten du.
Ermuko Udala urteroko legez, lehenengo aldiz matrikula egin behar duten familiekin harremanetan jarri da (2010.urtean seme-alabak izan zutenekin), gure herrian hezkuntza alorrean dugun eskaintza zein den jakinarazteko, eta horren arabera familiek beren aukera egiteko.
Informazio gehiago izan nahi baduzu, ikus Agindua ondorengo lasterbidez.
Lotutako albisteak

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute

Institutuko bigarren urteko ikasleek uretako edo mendiko abentura jardueraz gozatuko dute egin duten proiektuari esker

Ostiral honetan, azaroaren 29an, 17:00etatik 19:00etara Orbe Kardinala plazan edo, euria eginez gero, Merkatu plazan