Zer da Banka Etikoa?
Euskadin banka etikoa deritzana ekimenaren aitzindari izan da FIARE Fundazioa. Fundazioaren zuzendari Peru Sasik kontrajarriak diruditen bi hitz horiek osaturiko kontzeptuaren mamia ulertzen lagunduko digu. Tituluan jarritako galderari erantzuna emango dio Sasik bihar arratsaldeko 7etatik aurrera Lobiano Kulturgunean emango duen hitzaldian. Jarduera egunotan gurean gauzatzen ari diren eta “Hegoaldetik Iparraldera: zorraren krisiari buruzko jardunaldiak” tituluko ekimenaren barne dago. Jardunaldiak herrian dugun Nazioarteko Elkartasun eta Lankidetza Kontseiluak antolatu ditu.
FIARE proiektuaren inguruko hainbat datu
Jarduera ekonomikoa ez da neutrala. Jarduera ekonomikoa ez da garatzen borondaterik edo asmorik gabeko mekanismo automatikoen bidez. Erabaki ekonomiko guztiak, azken finean, erabaki etikoak dira, sinesmen marko jakin baten barruan hartzen dira eta haien ondorioak batzuei mesedeo eta beste batzuei kalte eginik.
Gure inguruan, gero eta pertsona eta erakunde gehiago konturatzen dira errealitate honetaz eta euren aurrezkien helburuaz, kreditu eskaerez edo inbertsioez hartzen dituzten erabakiak arduraz hartzen saiatzen dira, horretarako behar den beste informazio fidagarria batuz. Hala, zenbait galdera bdira, esaterako ondorengoak:
- Egungo banka sistemak, aurreztaile, kontsumitzaile edota inbertsiogiletzat eskatzen dugunari egokiro erantzuten dio?
- Erakunde sozialek eta haien erabiltzaileek erantzun egokia aurkitzen dute finantza erakunde tradizionaletan?
- Finantza instituzioek non inbertitzen dute gure dirua? Zeintzuk irizpide erabiliz?
- Finantza entitateek gure gizarteen eskaerei eta, bereziki, premiarik gehien duten sektoreetatik datozen eskaerei, egokiro erantzuten diete?
- Bada bestelako banka eredurik, eskaera hauek bere misio, ikuspegi eta baloreen erdi-erdian jartzen dituenik?
Fiare Banka Etikoak proiektuaren oinarrian dauden galdera horiei erantzun egokia eman nahi die.
Lotutako albisteak

‘Ermua Palestinarekin’ ekimenak deituta, Israeli boikota egitea proposatzen du genozidioa geldi dezan

Beatriz Gamizek lekukoa hartu du Guardian aurten egindako galan eta datorren urteko abenduaren 18rako ekitaldia antolatzeko konpromisoa baita ere

Horrela ondorioztatzen da "Herri Babesarearen" VI. foro ibiltariko sei aktibisten eskubideen urraketak beren lurraldeetan duen eraginari buruzko kontakizunetik