Immigrazioa eta osasun mentala: aurrera pausoa integraziorantz

19.03.12
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza

Arrazismo eta xenofobiaren kontrako astearen programaren erdia baino gehiago bete du. Jarduerek aurrera egin dute gaur, “Immigrazioa eta osasun mentala: integraziorantz aurrera pausoa” tituluko mahai inguruarekin. Hitzaldia gaur eguerdiko hamabi eta erdietatik aurrera gauzatu da Lobiano Kultur Gunean. Hitzaldian, besteak beste, ondrengoak aztertu dira: prozesu migratzaileek etorkinen osasun mentalean duten eragina; migrazioarekin lotutako arrisku psikosozialaren faktoreak eta horien ondorioak integrazio prozesuan.

Parte hartu duten hizlariak; Eduardo Brik doktore psikoterapeuta, “Terapias sin fronteras” Migrazio-ikerketetako eta Psikoterapia Transkulturaleko Elkarte Espainiarraren presidentea, eta Fermin Lejarza, mediku psikiatra eta Maria Celaya, psikoterapeuta sistemikoa; biak “Eusko Babel” Migrazio-ikerketetako eta Psikoterapia Transkulturaleko Euskal elkartearen bazkide sortzaileak. Saioaren aurkezle eta moderatzaile alorreko Merche Gonzalez zuzendaria aritu da. Bertan izan dira Berdintasun alorreko zinegotzia den Natividad Alonso, eta Gizarte-ongizate alorrekoa, Fernando Lecumberri. Ikus-entzuleen artean aipatzekoa da Imanol Zubero soziologoaren presentzia, beste hainbat gizarte eragilerekin batera.

Saioan hizpide izan da tituluko jasotako gaiari udal-esparrutik bertatik heldu behar zaiola, ikuspuntu bai sozial bai eta sanitariotik da. Horrez gain, ildo beretik, Durangoko eta Ermuko udalek sustatu duten Laguntza Psikosozialeko Programa azaldu dute Gizarte-ongizate saileko lankideek.

Egitarauan jasotzen Denali jarraiki, hurrengo jarduera ostegunean izango da, martxoaren 22ko ostegunean. Egun horretan "Koloretan Bizi Zinemaldia" zine zikloa eskainiko da Lobiano Kultur Gunean, arratsaldeko 7etatik aurrera. Emanaldian aniztasuna eta kulturen arteko harremanen gaia aztertuko da, aipatu filmaren proiekzioa oinarri harturik. Luzemetraia ondorengoa da: Thomas McCarthy zuzendariaren "The visitor”. Saio hori SOS Racismo elkarteko kideek dinamizatuko dute.

Lotutako albisteak

Imagen
31.01.25
Palestinako herriari elkartasuna adierazteko, elkarretaratzea

‘Ermua Palestinarekin’ ekimenak deituta, Israeli boikota egitea proposatzen du genozidioa geldi dezan
Imagen
19.12.24
Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Eguna ospatzeko festaren egoitza izango Ermua 2025ean

Beatriz Gamizek lekukoa hartu du Guardian aurten egindako galan eta datorren urteko abenduaren 18rako ekitaldia antolatzeko konpromisoa baita ere
Imagen
15.11.24
Emakumeak funtsezkoak dira Giza Eskubideen aldeko lanean

Horrela ondorioztatzen da "Herri Babesarearen" VI. foro ibiltariko sei aktibisten eskubideen urraketak beren lurraldeetan duen eraginari buruzko kontakizunetik