Ikasleek mugikortasuna aztertuko dute Agenda 21 Eskola egitarauaren barne
Beste urte betez herriko ikastetxeetako ikasleek aktiboki parte hartuko dute programaren barne. Programa horrek jasangarritasuna lortzeko hezkuntza sustatzen du, parte hartzaile diren ikastetxeetan bertan eta baita horien inguruetan; ikasleok arazoak konpontzeko gauza izan daitezen gaitasunak garatzen saiatuz, bai eta parte hartzaile izan daitezen. Hala eskolak nahiz herriak izan ditzaketen arazo sozial eta ingurumenekoak ezagutu, horien gain eztabaidatu eta hobetzeko proposamenak aurkezterik izan dezaten. Hots, ikastetxea eraldatzeko, praktika onen bidez ingurumenaren nahiz gizartearen mesedetan.
Urtero jasangarritasunarekin zerikusia duen gaia lantzen da. Aurten mugikortasuna ari dira lantzen eta hori oinarri harturik, mugikortasunaren egoera gure herrian aztertuko eta diagnostikoa egingo dute.
Helburu horrekin, Lehen Hezkuntzako (7 urtetik 12ra bitarteko) eta Derrigorrezko Bigarrenekoak (13 urtetik 16 arteko) ikasleak Udaletxean egon dira, Udaltzaingoaren kideekin eta Udal Bulegoko Teknikariekin elkarrizketartzeko. Gazteek beraien lanak dituen zailtasunengatik galdetu diete eta mugikortasunaren gaien herrian ditugun erronken inguruan.
Ikasleek galdera piloa egin dituzte; haurren mugikortasun baldintzak hobetzeko Udalak zwintzuk neurri hartu dituen galdetuz, Udaltzaingoaren egiteko eta funtzioak zeintzu diren, agenteak eguneroko lanean aurre egin behar izaten dieten arazorik garrantzitsuenak, non gertatzen diren, zeintzuek diren gehien errepikatzen direnak, egun bakoitzeko isun kopuruan, eta abar luze bat.
Ikasleek trafikoa kontrolatu eta kudeatzeko kamaren irudiak biltzen diren gela ikusi dute eta, Udaltzainek aste betez probatu izan duten automobil elektrikoaren ezaugarri eta funtzionamendua ezagutzeko aukera izanik.
Jarraian, egun gutxi barru Hiri-antolamendurako Plan Nagusiaren berrazterketa dela-eta, San Antonioko baselizan irekiko den erakusketa ikustera joan dira. Hiri-antolamendurako Plan Nagusia zer eta zertarako den entzuteaz gain, bertan bildutako material grafikoa ikusi eta ezagutu dute, hiriaren hazkundea modu armoniko eta jasangarriaz ordenatu eta antolatze aldera egiten diren lanen berri jasoaz.
Lotutako albisteak

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute

Mankomunitateak Ermuko gainerakoen frakzioan jasotako lagin bat ezaugarritu du ikasleen aurrean

Azaroaren 24ko igandean egingo da, goizeko 9etatik aurrera