Ermua hasi da Immigrazioaren aldeko Itun Soziala udalerrietan eztabaidatzen

01.06.12
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza

Herriko hogeita hamar kultur eta gizarte elkarteetako ordezkariek bildu ziren Immigrazioaren aldeko Itun Soziala ezagutu eta horri buruz eztabaidatzeko, asteazkenean. Ituna Eusko Jaurlaritzaren Immigrazio Zuzendaritzak bultzatu du eta hastekoz Erkidegoko hiru hiriburuetan aurkeztu eta ezagutzera eman da. Itunaren edukia eta horren gaineko eztabaidak udalerrietara jauzia egin zuen asteazkenean, bide horri ekinez Ermuan. Itunak elkarbizitzaren aldeko euskal gizartearen konpromisoa lortu nahi du.

Itunaren gorabeherak eta edukia aurkezten Miguel Gonzalez izan zen, Eusko Jaurlaritzaren Immigrazio zuzendariak. Eta berarekin bat Imanol Zuberok jardun zuen, agiria landu duen adituen taldekidea baita. Biek itunaren agiak jasotzen dituen gaien inguruan hitz egin eta horiek lau haizetera zabaltzeko beharra azpimarratu zuten. Agiriak oinarri eta baieztapen multzoa jasotzen du, izan nahi dugun elkarbizitza eredua horietatik abiatuz molda dezagun guztion artean. Oinarri eta baieztapenen artean ondorengoak daude:


  • Aniztasuna gure historiaren eta gure identitate kolektibo propioaren zati da
  • Gu zibiko eta minimo bat eraiki beharrezkoaz ari gara
  • Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean jasotako eskubideak pertsona oro eta bakoitzarenak dira
  • Immigrazioa eta aniztasuna, aukera-leihoa euskal gizartearentzat
  • Immigrazioa ez da fenomeno iragankor edo koiunturala, baizik eta errealitate estrukturala
  • Integrazioan pentsatu behar dugu, eguneroko bizitzatzik abiatuz
  • Udalek betetzen duten zereginak ikaragarrizko garrantzia du.

Gotzon Bernaolak, Innobasque Fundazioko kideak, aukezpenaren ostean eratu ziren gogoeta taldeen lana dinamizatu zuen. Bildutako ordezkariek itunean jasotako oinarriek Ermuan izan dezaketen aplikagarritasunaren inguruko hausnarketa egin zuten. Eta baita talde eta elkarte ezberdinek gain har zezaketen konpromisoez mintzatu ziren. Talde horiek egindako ekarpenak ituna lantzen ari den aholkulari taldeari helaraziko zaizkio eta, baita ere, Ermuko Udalari. Ekimena Izarra Centre eraikin berrian egin zen eta bertara hirurogeita bost bat lagun bertaratu ziren.

Lotutako albisteak

Imagen
31.01.25
Palestinako herriari elkartasuna adierazteko, elkarretaratzea

‘Ermua Palestinarekin’ ekimenak deituta, Israeli boikota egitea proposatzen du genozidioa geldi dezan
Imagen
19.12.24
Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Eguna ospatzeko festaren egoitza izango Ermua 2025ean

Beatriz Gamizek lekukoa hartu du Guardian aurten egindako galan eta datorren urteko abenduaren 18rako ekitaldia antolatzeko konpromisoa baita ere
Imagen
15.11.24
Emakumeak funtsezkoak dira Giza Eskubideen aldeko lanean

Horrela ondorioztatzen da "Herri Babesarearen" VI. foro ibiltariko sei aktibisten eskubideen urraketak beren lurraldeetan duen eraginari buruzko kontakizunetik