Ermua-Mallabia HLPP ikastegiak familiei dei egin die, ikasturteko azken bilera egiteko
Ermua eta Mallabiko Hasierako Lanbide Prestakuntza Programen (HLPP) zentroak dei egin die ikasleen familiei, 2011-2012 ikasturte honetako azken bilera egiteko. Bilera hori ostiral arratsaldean egingo da, arratsaldeko bost eta erdietatik aurrera, ikastegian bertan. Bilera horretan pertsona orok norbere buruaz duen kontzeptuaz eta irudiaz eta horiek pertsonalitatea eraikitzerako duten eraginaz mintzatuko dira. Eta baita ere, pertsonalitateak gainerako eragile sozialekin eta ingurune naturalean moldatzeko interakzioa tresna gisa.
Horrez gain, familiei eskertu nahi zaie beren inplikazioa, ikastegitik hurbil jandun izanak beren seme-alaben heziketa eta garapen prozesuan gako eta oso mesedegarri izan baita.
Hori horrela, 2012-2013 datorren ikasturterako aurreikusita dauden bilera eta topaketetan parte hartzen jarraitzera animatu nahi zaie. Ikastegia proposamen eta eskariak jasotzeko prest jarraitzen baitu hezkuntza eragileekin harremanak areagotzeko xedez. Hori guztia ikasleen garapen integrala lortze aldera.
Lotutako albisteak

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute

Institutuko bigarren urteko ikasleek uretako edo mendiko abentura jardueraz gozatuko dute egin duten proiektuari esker

Bisita gidatua gizarte- eta hezkuntza-proiektuaren barne dago