Bukatut da ‘Ikasle ermuarrok bizikletaz eskolara’ ekimenaren proba pilotua

22.06.12
Ingurumena

‘Ikasle ermuarrok bizikletaz eskolara’ ekimenaren aste beteko proba pilotua bukatu da. Atzo goizean egin zen azken ibilaldia, inoiz baino partaide gehiago bildu zirelarik. Lehen egunean Carlos Totorika alkateak parte hartu zuen, ekimenari bere babesa agertarazi asmoz. Azken egunean, berriz, Igor Astarloa ermuarrak egin zuen Sallabente eta institutuen arteko ibilbidea. Munduko Txapeldun handi eta txirrindulari profesional ohia gazteekin bat egin zuen, ekimena gogoko duela erakutsiz.

Azken egun horretan institutuetako ikasleek ezin, Lehen Hezkuntzako hainbatek ere parte hartu zuten. Sallabenteraino jaitsi behar izatea eta ikastetxera ordu erdi lehenago iritsi behr izateak ez zituen etsitu, ez horixe. Pozarren joan ziren, oporren atari eta ekimenaren azken egunean.

Bildutakoek harridura aurpegia ipini zuten Astarloa txapelduna elkartze puntura iristen ikusi zutenean. Igorrek eskolara bizikletaz joatearen inguruan galde egin zien, solasaldi entretenigarrian murgilduz. Gazteek ez zuten Astarloa elkarrizketatzeko aukerari muzin egin, irteera egin artean gelditu gabe hitz egiten egon baitziren.

Goizeko zortziak eta hamarrean, puntu puntuan, bildutako tropelari irteera eman zitzaion. Taldea errepidera ateraz, korrekzio eta ordenaz.

Esperientzia aztertu eta ondorioak ateratzeko unea datorkigu, ekimen pilotua amaitu eta gero. Ondorioak ondorio, jarraipenik emango al diogu hasitako bideari? Momentuz, ezin dugu erantzun, baina gazteek galdetu zuten irailetik aurrera jarraituko duen edo ez. Ikusiko. Bitartean, mila esker parte hartu eta lagundu duzuen guztioi!

Lotutako albisteak

Imagen
24.01.25
Iraunkortasunaren aldeko "Agenda txikia" ikastetxeetan jada

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute
Imagen
21.11.24
Hondakinak behar bezala bota eta aprobetxatu ahal izateko saio praktikoa

Mankomunitateak Ermuko gainerakoen frakzioan jasotako lagin bat ezaugarritu du ikasleen aurrean
Imagen
18.11.24
Artarraik ‘Ireki begiak, erne belarriak’ ekimenaren edizio berria antolatu du

Azaroaren 24ko igandean egingo da, goizeko 9etatik aurrera