Etxeko olioa birziklatzeko sustapen kanpaina: liburuxka eta magiako ikuskizun ibiltaria

20.09.12
Ingurumena

Debabarrena Mankomunitateak, Ekogras enpresarekin elkarlanean, gure etxeko sukaldean erabilitako olioa birziklatzearen aldeko kanpaina hasi beri du. Kanpainaren helburua Debabarrenako biztanleak kontzientziatzea da, etxeko olioa botatzeko edukiontzi laranjaz baliatuz eta gaikako bilketa gauzatu dezagun. Etxean erabilitako olioa gordetzeak eta birziklatzeak mesede handia egiten dio ingurumenari nahiz gizarteari. Baliabide bat berreskuratzeaz gain horren bidez erregai biologikoak lortzeko aukera ematen baitigu: diesel biologikoa edo bio-diesela. Honek petroliotik eratorritako erregai fosilek ez bezala, ingurumenean duen eragina eta kaltea askoz txikiagoa izanik.

Bio-diesela bigarren belaunaldiko bio-erregaia da, hau da, baliabide gehiagorik kontsumitzen ez duena bere ekoizpenean, oinarri duen erabilitako etxeko olioa bezalako hondakina baino ez. Aurreko horiek dira Debabarrenako Mankomunitateak, Ekograsekin batera, kanpainan darabiltzaten argudioak. Hiritarren partaidetza sustatzeko xedez etxeko olioa birziklatzen dituztenek sarituko dituzte. Izan ere, datorren urtean, olioa birziklatzen dutenek eskualdeko jatetxeetako batean bi lagunentzako afari baten zozketan parte hartu ahal izango dute.

Liburuxka, itsaskiak eta ikuskizuna kaleetan

Aste honetan olioa birziklatzeari buruzko liburuxka jaso izan dugu gure gutunontzian, barruan 12 itsasgarri ekarri dizkigunak. Herritarrok edukiontzi laranjetan botila olioa uzten dugunean aipatu itsasgarrietako bat itsatsiz, parte hartuko zozketatan. Ekograsek, olioa jasotzen duenean, edukiontzitik ausaz atera eta hilero hainbat sarituz. Debabarrena Mankomunitate saridunekin jarriko da harremanetan eskualdeko jatetxe batean bi lagunentzako otorduaren saria banatzeko.

Erabilitako olio gehiago birzikla dadila sustatzeko, eta hiritarrek horren garrantziaz ondo jabetzeko, etxeetara bidalitako liburuxka berriemaileaz eta zozketaz gainera, zuzeneko harremana sustatuko da hiritarrekin mankomunitateko partaide diren hainbat herrietako kaleetan ingurumenari buruzko gaiak landuz herriz herri eskainiko den magia ikuskizun bat ere eskainiz. Ikuskizun hori Ermuan izango dugu asteburu honetako larunbatean, arratsaldeko 5etatik iluntzeko 9etara bitartean. Ermuko antzeztoki izango dira ondorengo lau puntuak:

  • Patxi plazatxoa.
  • Komentukoa kalea.
  • Villa de Ermua’ hotelaren plazatxoa
  • San Pelaio kalea (Merkaturik Eroskira arteko oinezkoentzako kale zatia).

Lotutako albisteak

Imagen
24.01.25
Iraunkortasunaren aldeko "Agenda txikia" ikastetxeetan jada

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute
Imagen
21.11.24
Hondakinak behar bezala bota eta aprobetxatu ahal izateko saio praktikoa

Mankomunitateak Ermuko gainerakoen frakzioan jasotako lagin bat ezaugarritu du ikasleen aurrean
Imagen
18.11.24
Artarraik ‘Ireki begiak, erne belarriak’ ekimenaren edizio berria antolatu du

Azaroaren 24ko igandean egingo da, goizeko 9etatik aurrera