Immigrazioari buruzko 2012ko Panoramika eta Barometroa ikerketak jendaurrean aurkeztuko
Immigrazioaz, aniztasunaz eta elkarbizitzaz gehiago jakin eta sakontzeko xedez, informazio hori ustiatzeko tresnak garatzea beharrezkotzat jo da immigrazioaren inguruan herrian lantzen ari garen lan-ildoak. Horretarako Immigrazioari buruzko Behatokia martxan jarri da. Behatoki hori bihar aurkeztuko da, Euskal Herriko Unibertsitateak egin dituen bi ikerketa eta horien emaitzak aurkezteko ekitaldiarekin. Ikerketan 2012ko Panoramika eta Barometroa dira, hain zuzen ere.
- Errolda; hezkuntza, enplegua eta besteko datuen analisi zehatzaren bidez, Ermuan immigrazioak duen egitura eta osagaiak ezagutzea ahalbidetzen digu Panoramikak, eta datuok azken hamarkadan jasan duten bilakaera.
- Aurtengo martxoan herriko 385 biztanleei eginiko inkesta zuzenen oinarrituriko txostenaren emaitza da 2012ko Barometroa, non immigrazioari eta immigranteen kolektiboari buruz bertokook ditugun balore, pertzepzio eta aurreiritziak deskribatzen diren.
Lan biak EHUk egin ditu eta biharko egunean aurkeztuko dira eta ezagutzera emango
Bi ikerketetok eman duten emaitza zientifikoetan oinarriturik, herrian lan egin eta aniztasuna kudeatu nahi dugu. Aldi berean informazio hori herritarroi, udaleko beste alorrei eta, oro har, gizarte eragileei helarazi eta zabaldu nahi zaie, egiten den esku-hartzea datu-sistematan oinarriturik egon dadin.
Egunean hainbat aurkezpen egingo dira, ondoko gidoiari jarraiki:
- 09:30tik-12:00etara: Panoramika eta 2012ko Barometroa Batzorde Informatiboan aurkeztuko dira.
- 12:30etan: Ikerketa horiek hedabideei ezagutzera emango zaizkie, Osoko Bilkurak egingo den agerraldian.
- 13:00etatik14:00etara: ikerketak Gizartekintza sablean ezagutaraziko dira
- 18:00etatik 20:00etara: Herriari ikerketen emaitzak ezagutzera emateko ekitaldi lilbrea egingo da, Lobiano Kulturgunean.
Lotutako albisteak

‘Ermua Palestinarekin’ ekimenak deituta, Israeli boikota egitea proposatzen du genozidioa geldi dezan

Beatriz Gamizek lekukoa hartu du Guardian aurten egindako galan eta datorren urteko abenduaren 18rako ekitaldia antolatzeko konpromisoa baita ere

Horrela ondorioztatzen da "Herri Babesarearen" VI. foro ibiltariko sei aktibisten eskubideen urraketak beren lurraldeetan duen eraginari buruzko kontakizunetik