Mila ikasle inguru izango Ingurumen Hezkuntzarako Udal Zerbitzuan
Ingurumen Hezkuntzarako Udal Zerbitzuak ikasturte berriko ibilbideari heldu dio. 2012-2013 ikasturte honetan zerbitzuak bere hogei garren mendeurrena beteko du. Tailerrak herriko ikastetxe guztietan emango dira, Lehen Hezkuntzako 1ngo mailatik 6era bitartean.
Ikasturteari hasiera eman ahala udazkeneko tailerrei ekingo diogu. Horien artean aipatzekoa da Azterkosta delakoa, urte asko baitaramatzagu horrekin. Debako hondartzara urtero trenez egiten dugun txango horretan kostaldeko ekosistema behatu, aztertu eta bere egoera zein den zehaztuko dugu. Txangoa orain bi astelehen egin zen eta, datozen egunetan emango dugu, esperientzia horren berri.
Horrez agin, ikastetxeetako ikasleek beste bederatzi gai dituzte aukeran, beren ikastetxean garatu eta landu daitezkeenak, Ermuko ikasle gazteen trebakuntza osatze aldera. Programa honen bidez ikasleen eta familien inplikazioa lortzeaz gain, gure ingurunean aztarna ahalik eta txikiena laga behar dugunaren ideia hedatzen saiatuko gara.
Xede horrekin, sortarazten ditugun hondakinen kudeaketa, kontsumo arrazoitu eta gutxitzea, zaborren birziklatzea, edo klimak jasaten ari den aldaketa eta horrek planetarekiko ekar ditzakeen ondorioak bezalako gaiak aztertzen ditugu.
Gai ezberdinak teorikoki ikasgelan lantzen ditugu, ondoren, txango eta irteerak egiteko, esaterako, erreka eta mendi ekosistemak ezagutzera; hirigintzak eta ingurumenak lotura estua dutela eta, horrek, mugikortasuna baldintzatzen duela frogatzera modu praktikoan.
Ikasturtero herriko bost ikastetxeetako ikasleek hartzen dute parte, milaka lagun gutxi-gorabehera. Talde horri gehitu behar diogularik Eskolarako Bidearen ekimenaren baitan eta mugikortasunarekin lorturik, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzatik parte hartzen dutenek ere bai.
Hezkuntza zerbitzua Eskolako 21 Agenda egitarauaren koordinazioaz osatzen da. Horretan, ikasleek gai ezberdinen inguruko proposamenak landu eta luzatzen dizkiete Udal-batzarkideei, espresuki urtero egiten dugun Osoko Bilkura edo pleno txiki batean, parte hartze komunitarioaren adierazgarri.
Lotutako albisteak

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute

Mankomunitateak Ermuko gainerakoen frakzioan jasotako lagin bat ezaugarritu du ikasleen aurrean

Azaroaren 24ko igandean egingo da, goizeko 9etatik aurrera