Hiri hondakinak gutxitzeko kanpaina berriak, saria lortzeko aukera emango

13.11.12
Ingurumena

Udalak hiri hondakinak gutxitu ditzagun kanpaina berri bati hasiera emango dio, Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera. Kanpaina horren bidez sortarazten ditugun hondakin kopurua gutxitu eta horiek birziklatzeko komenigarritasunaren inguruan herritarrok jabetu gaitezkeela lortu nahi da. Kanpaina hori aktiboki parte hartu nahi duten merkatariekin elkarlanean gauzatuko da. Ekimena bat dator udalean Jasangarritasunerako dugun Planarekin; Hiri Hondakinak kudeatzeko Bizkaiko Plan Integralarekin eta, baita ere, hondakinak prebenitu eta horiek birziklatzeko Europar Batasunak duen estrategiarekin. Kanpainaren helburua prebentzioren kultura indartu eta sustraitzea da, hondakinok ingurumenean duten ondorio eskasak ezagutu eta horietaz jabetu gaitezen herritarrok, egoeraren erantzunkide baikara. Kanpainak hilabete iraungo du –azaroaren 18tik abenduaren 19ra bitartean, egun horretan herriko dendetan erosketak egin dituzten eta orritxoa bete duten guztien artean 300 erosketa-orgatxo zozketatuko ditu udalak.

Kanpainan esaten da “hondakinik onena dela, egiten ez dena”. Hortaz, “erabili erosketa-orgatxoa” erosketak egiteko. Lortu nahi diren helburuan ondorengoak dira:

  • Ez ditzagula plastikozko poltsarik erabili, hondakin gutxiago eginez.
  • Herriko merkataritza sustatu eta horri laguntzea.
  • herritarron erantzukizuna sustatzea, gure ohiturak alda ditzagun.

Ekimen eta kanpaina gauzatzeko udalak herriko merkatariekin harremanetan jarri da, horien lankidetza eskatzeko. Kanpainarekin bat eginen duten dendei herritarren artean zozketatuko den erosketa-orgatxoa utziko zaie, dendan jar dezaten eta bezeroen betetako txartelak bertan jasotzeko. Parte hartzaileei kanpainaren kartela eta praktika onen eskuliburua emango zaie. Dendariek izen-abizenak eta harremanetarako datuak idazteko txarteltxoa emango diote erosketak egiten dituztenei. Bezeroek hori bete eta orgatxoan utzi beharko dutelarik. Bildutako guztien artean, zozketa egingo da.

Kanpainarekin bat egin nahi duten dendariek, aukera dute azaroaren 15era bitartean. Horretarako 943179141 telefonora dei dezakete edo nrua@udalermua.net edo postontzi elektronikora idatzi.

Izenemateak eta kanpainaren kronograma

Jardueraren barne, parte hartzen duen denda bakoitzari orgatxo bana utziko zaio txarteltxoak bertan batu ditzaten. Kanpainari 300 denda baino gehiago atxikitzen badira, dauden hirurehunak establezimenduen artean zozketatu egingo dira. Hau gertatu gero, bezeroek txarteltxoak jasotzeko beste ontzi ezberdinak bat erabiliko da.

Merkatariek kanpainarekin bat egin ahal izango dute noiznahi, azaroaren 16tik aurrera eta abenduaren 18ra bitartean. Orgatxo bana jasoz, baldin eta libre badaude.

Egun horretan, azaroaren 16an- materiala banatuko zaie parte hartzaileei: orgatxoak, kartelak eta praktika onen eskuliburua.

Eta baita kanpainaren berri emango herriari, hiru orrikoa banatuz etxebizitzetara.

Abenduaren 19an, eguerdiko 12etan eta jendaurrean zozketa egingo da Osokoaren Bilkura aretoan. Pertsonako orgatxo bana entregatuko da.

Pertsona sarituen eta ordezkoen izenak webgune korporatibo honen bidez emango ditugu ezagutzera. Saridunek hilabeteko epea izango dute orgatxoa jasotzeko. Horretarako Abiapuntu bulegora (Konbentukoa 3, etxabea) etorri beharko dira, goizeko 8etatik arratsaldeko 3etra bitarteko ordutegian.

Lotutako albisteak

Imagen
24.01.25
Iraunkortasunaren aldeko "Agenda txikia" ikastetxeetan jada

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute
Imagen
21.11.24
Hondakinak behar bezala bota eta aprobetxatu ahal izateko saio praktikoa

Mankomunitateak Ermuko gainerakoen frakzioan jasotako lagin bat ezaugarritu du ikasleen aurrean
Imagen
18.11.24
Artarraik ‘Ireki begiak, erne belarriak’ ekimenaren edizio berria antolatu du

Azaroaren 24ko igandean egingo da, goizeko 9etatik aurrera