Sahararen aldeko euskal karabanaren elkartasun ekimena

15.01.13
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza

Mendebaldeko Saharar herriarekin elkartasunerako plataformak herrian elikagaiak biltzeko kanpaina berriari ekin dio, bildutako guztia Tindufeko errefuxiatuen kanpamenduetara bidaltzeko asmoz. Herriko plataformak otsailaren 2ra bitartean oinarrizko elikagaiak bilduko ditu, Torrekua kaleko 2 etxabeko lokalean (Horacio denda zenaren lokalean). Kanpaina hau ‘Mendebaldeko Sahararen aldeko euskal karabana ‘piztu itxaropena’ izeneko ekimenaren barne dago. Ekimenaren xedea bildutakoa Tindufeko (Aljeriaren hego-mendebaldeko lurraldean) errefuxiatuta daudenei bidaltzea da, haiek jasaten ari diren elikagai urritasun eta eskasiari aurre egiteko, azken boladan gabezia eta urritasuna oso gogorra pairatzen ari baitira. Kanpainaren berri emateko eta herriari elkartasun deia luzatzeko, informazio oharra jarri da herriko etxebizitzetako atari guztietan. Halaber, ekimena herriko ikastetxeen bitartez ere bideratu da, zentroek ere laguntza jaso dutelarik abenduan.

Produktu gomendagarrienak: hegaluzea eta sardinak oliotan (latak), azukrea, dilistak, makarroi eta espagetiak, arroza eta konpresak

Horiek horrela, taldeko kide boluntarioek datorren otsailaren 2ra bitartean, hegaluzea eta sardinak oliotan (latak), azukrea, dilistak, makarroi edo espagetiak, arroza, eta konpresak edo norberaren higienerako beste produktuak jasoko dituzte, aipatutako Torrekua kaleko lokalean. Produktuok goiz nahiz arratsaldez entregatu ahal izango dira, taldeak ezarri duen ordutegia ondokoa izanik: astelehenetik larunbatera goizez 10:30etatik 12:30etara eta arratsaldez 18:00etatik 20:00etara.

Lotutako albisteak

Imagen
31.01.25
Palestinako herriari elkartasuna adierazteko, elkarretaratzea

‘Ermua Palestinarekin’ ekimenak deituta, Israeli boikota egitea proposatzen du genozidioa geldi dezan
Imagen
19.12.24
Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Eguna ospatzeko festaren egoitza izango Ermua 2025ean

Beatriz Gamizek lekukoa hartu du Guardian aurten egindako galan eta datorren urteko abenduaren 18rako ekitaldia antolatzeko konpromisoa baita ere
Imagen
15.11.24
Emakumeak funtsezkoak dira Giza Eskubideen aldeko lanean

Horrela ondorioztatzen da "Herri Babesarearen" VI. foro ibiltariko sei aktibisten eskubideen urraketak beren lurraldeetan duen eraginari buruzko kontakizunetik