Ermuak parte hartzen du 'Aktibatu+' ekimenean eta guztiok bat egiteko eskatu digu

28.01.13
Ingurumena

Aldundiak ingurumen jasangarriagoaren alde aurrera egiteko ekimena jarri du martxan eta herritarroi parte har dezagun deia egin du. Ekimena azken ostegunean aurkeztu zen Durango eginiko agerraldian, gure herriko Ingurumen Alorreko zinegotzi Felix Prol bertan egon zelarik. Gure Udalak dei egiten dizue ermuarroi parte hartzera. Izan ere aldaketa handiak keinu txikietan izaten dute bere oinarria eta gu, bezalako jende arruntaren jardunean. Agerraldian esandakoaren arabera Aktibatu + programak bi lan ildo ditu, ondorengoak:

Ikastetxeetan:

Ikasleek taldea eratuko dute eta horrek ikastetxearen energia kontsumoaz azterketa eginen du. Azterketa amaitu eta bere datuak ezagutu ondoren, taldeak ikastetxeko gainerako kideak inplikatzen saiatuko da, kontsumoak doitu eta murrizteko. Ermuan, Anaitasuna Ikastolak hartuko du parte.

 

Etxebizitzetan:

2012-2013 ikasturte honetan plataforma hau zabalik egonen da, nahi duen orok inskribatzerik izan dezan. Lasterbidea.

 

Aktibatu + programak 4 arlo nagusitan jartzen du arreta: ura, energia, erosketa eta mugikortasuna. Gai bakoitza hiru astean lantzen da, modu praktiko eta errazean; beraz, programa osoa hiru hilabetean garatutako da, izena eman duzun egunetik hasita.

Atal honetan izena eman dezakegu ikastetxe nahiz biztanle legez, ikastetxearekiko loturarik eduki gabe. Parte hartuko dute San Pelaio ikastetxeak eta Anaitasuna Ikastolak.

Atibatu + ekimenaren helburu nagusiak

Aktibatu + programak hainbat helburu nagusi ditu, besteak beste: parte hartzen duten ikastetxeetan energia kontsumoa %5 gutxitu nahi du; baita etxebizitzetan ere energi eta ur-kontsumoa ere %5 murriztu dadila. Aldiz, gaikako bilketako edukiontzien erabilera %12 igotzea eta C02 isuriak %7 jaistea, hurrenez hurren.

Programan parte hartu eta edukia osoa egiten dutenek sariak eskuratzeko zozketan sartuko dira: Sarien artean, bizikleta elektrikoak, Orbea etxekoak, landetxetan egonaldiak, liburu sortak, bisitaldi gidatuak eta abar… daude, horiek maiatzean zozketatuko direlarik. Sariak arrazoi bat gehiago dira, planeta zaintzeko lanean bat egiteko.

Ermuak eta Debabarrena eskualdearekin bat parte hartu zuen 2004an GAP ekimenaren pilotuarekin. Orduan ia 500 familiek izena eman zuten eta horietatik %25ek mantendu programaren amaiera artean. Kanpaina hari esker, emaitza oso onak izan genituen edukiontzien erabilerari, etxebizitzetako energia aurrezpenari, garraioa bideen C02 isuriei eta ur kontsumoari dagokienean.

Azkenik, esan behar, gure Udalak 1.320.000 euro inguru inbertitu dituela 2008tik ikastetxeen eraginkortasun energetikoa hobetzeko xedez, (leiho eta ateak berrituz, eta instalazio elektrikoa aldatuz,…).

Lotutako albisteak

Imagen
24.01.25
Iraunkortasunaren aldeko "Agenda txikia" ikastetxeetan jada

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute
Imagen
21.11.24
Hondakinak behar bezala bota eta aprobetxatu ahal izateko saio praktikoa

Mankomunitateak Ermuko gainerakoen frakzioan jasotako lagin bat ezaugarritu du ikasleen aurrean
Imagen
18.11.24
Artarraik ‘Ireki begiak, erne belarriak’ ekimenaren edizio berria antolatu du

Azaroaren 24ko igandean egingo da, goizeko 9etatik aurrera