Ermutik paseatzen

01.03.13
Ingurumena

Anaitasuna Ikastolako 3. mailako neskato-mutikoek Ermuko historian garrantzitsuak diren leku batzuk ikusi eta ezagutu dituzte tokian bertan joan den astean. Hori horrela, ikasgelako bi saiotan, azken gizaldiko aldaketa urbanistikoek nola eragin duten gure udalerriaren ingurumenean ikusi dute, herriaren egitura eta itxuraren zergatiak ulertzeko aukera izan dutelarik. Jarduera hori, duela 20 urtetik hona urtero bezala, Ingurumen Hezkuntzako Udal Zerbitzuaren eskutik gauzatu da, Ingurumen Zinegotzigoren baitako zerbitzua, Hirigintza eta Ingurumen gaiaren barne.

Irudietan ikusten denez, ibilbidean zehar eskola-umeek iragana eta oraina aztertzen dituzte, eraikin berezi eta nabarmenak, plaza eta parkeen kokalekuaren zergatiak, ekipamenduak eta funtsezko ezaugarriak geografia fisikoa kontutan hartuta -Ego ibaia esaterako-, haien kokalekua eta egoera, topografia... guztia kartografia egokia erabilita.

Ikasturte honetan zehar Lehen Hezkuntzako ikastetxe guztiek aztertuko dute errealitate hori, ziklo batean zein bestean, gero ikastetxeko hezkutza-programaren zati izango delarik.

Jarduera honen helburua da eskola-umeek gertuko inguraren zergatia interpretatzen ikastea, eta inguru horretan gizakion erabakiek zer nolako ondorioak dituzten aztertzea, horiek aldatzeko ahalmen handia daukagula kontutan izanik.

Ingurumen Hezkuntzako Zerbitzu hori, bere ibilbide eta gaiarengatik, Udalen Jardunbide Egoki moduan aipatu zuen Debegesak 2010ean argitaratutako Udaletako Ingurumen Jardunbide Egokien Gidaliburuan.

Lotutako albisteak

Imagen
24.01.25
Iraunkortasunaren aldeko "Agenda txikia" ikastetxeetan jada

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute
Imagen
21.11.24
Hondakinak behar bezala bota eta aprobetxatu ahal izateko saio praktikoa

Mankomunitateak Ermuko gainerakoen frakzioan jasotako lagin bat ezaugarritu du ikasleen aurrean
Imagen
18.11.24
Artarraik ‘Ireki begiak, erne belarriak’ ekimenaren edizio berria antolatu du

Azaroaren 24ko igandean egingo da, goizeko 9etatik aurrera