SENBri laguntzeko Euskal sareak Ignacio Ellacuría 2012 saria jaso du
Saharar Emakumeen Nazio Batasunari (SENBri) laguntzeko Euskal sareak Ignacio Ellacuría 2012 saria jaso du Iñigo Urkullu lehendakariaren eskutik aste honetan bertan. Saria Eusko Jaurlaritzak ematen du elkartasuna eta kooperazio eremuetan egiten den nazioarteko lana aintzat hartzeko. Saria jasotzen beste hainbatekin batera Maria Rosario Arrizabalaga ermuarra eta egon zen SENBeko taldekidea izan zen.
Euskal Sareak talde lanean egiten duen ahalegina azpimarratu du sariak, Saharar herriaren aldeko elkartasun erakundeak, talde feministak eta Ermua herrian ditugun berdintasun eta kooperazio alorrak, Eudel, Euskal Fondoa eta Emakunde bezalakoak biltzen baititu barne. Saria ex equo eman da eta Begoña Etayo Gasteizko udaleko langile eta feminista aktiboari ere egokituz.
Horrez gain, sariak emakumeen eskubideen aldeko lana, hemen nahiz Saharan atzera ezineko borroka dena, emakumeak baitira egunerokotasun lantzen dutenak bakarka nahiz taldeka, familian nahiz politikaren eremuan inolako mugarik gabe, Saharar emakumeen bizitzan horren adibide garbia izanik.
Munduko emakumeen -euskaldun eta sahararrak barne- jabekuntza lantzeko tresna da sarea, gizarte justu eta berdintsuagoak lortzeko xedez. Izan ere, Lehendakariak honelako ekimenekin eta saharar emakumeen errealitatearekin duen konpromisoa berretsi du, Maria Rosario Arrizabalagaren hitzak entzun ondoren. Ermuarrak Saharar herriak bizi duen errealitatea eta nazioarteko araudia errespetatzeko beharra gogoratu zituen, Sahararren autodeterminazio eskubidea errespetatu beharra dagoela azpimarratuz.
Lotutako albisteak

‘Ermua Palestinarekin’ ekimenak deituta, Israeli boikota egitea proposatzen du genozidioa geldi dezan

Beatriz Gamizek lekukoa hartu du Guardian aurten egindako galan eta datorren urteko abenduaren 18rako ekitaldia antolatzeko konpromisoa baita ere

Horrela ondorioztatzen da "Herri Babesarearen" VI. foro ibiltariko sei aktibisten eskubideen urraketak beren lurraldeetan duen eraginari buruzko kontakizunetik