La Salle Azitain ikastetxeak batxilergoko eskaintza aurkeztuko die familiei Lobianon

27.03.13
Hezkuntza

Eibarko La Salle Azitain ikastetxeak Batxilergorako duen eskaintza aurkeztuko die Ermuko familiei Aste Santuko oporren bueltan emango duen ekitaldi informatiboan. Hitzaldia apirilaren 11n, ostegunean, egingo da arratsaldeko 19:00etan, Ermuko Lobiano Kulturgunearen auditorioan. Hitzaldiaren buru ikastetxeko zuzendari Arrate Armendia egonen da ikastegiko gorabehera, zehetasun eta hezkuntza proiektuaren errealitatea hurbiltzeko adin tarte horretan neskato-mutikoak dituzten herriko familiei. Ikastetxeak dei zabala luzatu die familiei, hitzaldia irekia izango baita.

Eibarko La Sallek 50 urte daramatza hiriko eta eskualdean osoko familien hezkuntza beharrei erantzuten eta dituzten beharrak asetzen. Ikastetxeak 2 urtetik 18 urterarteko hezkuntza proiektua integrala eskaintzen du. Ikastetxeak, Eusko Jaurlaritzak Euskalit erakundearen bitartez esleitzen duen Zilarrezko Q ikurra du, gauzatzen duen kudeaketa saritzen duena, zeina 2007 eta 2009an eskuratu zuten. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza La Salle Isasin ematen du, bertan 500 ikasle baino gehiago dituelarik, aldiz, DBH eta Batxilergoa La Salle Azitain erakin eta instalzietan ematen da, bertan beste 390 ikasle izanik guztira.

Batxilergoan La Salle Azitainek bi modalitate eskaintzen ditu: Teknologia eta Zientzia batxilergoa eta Giza eta Gizarte Zientziak batxilergoa, hain zuzen ere. Biak euskaraz zein gazteleraz egin daitezke, eskaintza erabat elabiduna baitute. Irakasle taldea eskarmentu eta esperientzia handikoa da, taldeak egiten duen lana urtero emaitza akademiko onek azpimarratu eta bermatzen dutelarik.

Proiekturen oinarrizko ardatzak egoera askotariko ikasleak artatzea da, dituzten beharrak eta hezkuntza eskaerak asetuz. Curriculumeko edukiak lantzen dituen irakaskuntza integrala eskainiz, horren ezaugarri izanik hezkuntza arloko berrikuntza, teknologia berriak eta banakako laguntza.

Lotutako albisteak

Imagen
24.01.25
Iraunkortasunaren aldeko "Agenda txikia" ikastetxeetan jada

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute
Imagen
HLHko ikasleak, Gaztekimeneko lehen saria jasotzen | Alumnado de FPI recibiendo el primer premio de Gaztekimen
13.12.24
Ermua-Mallabia HLH institutuko lau ikaslek Gaztekimen proiektuko lehen saria eskuratu dute

Institutuko bigarren urteko ikasleek uretako edo mendiko abentura jardueraz gozatuko dute egin duten proiektuari esker
Imagen
25.11.24
Jolaserako txoko dibertigarriak Hiri Hezitzailearen Nazioarteko Eguna ospatzeko

Ostiral honetan, azaroaren 29an, 17:00etatik 19:00etara Orbe Kardinala plazan edo, euria eginez gero, Merkatu plazan