Hezkuntza erreformari (LOMCEri) buruzko hitzaldi eta mintzaldia Izarra Centren
Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko Lege Organikoa –LOMCE- edo Wert Legea deritzanak hautsak harrotu ditu. Hasiera-hasieratik: proposamena aurkeztu, izapidetu eta onartu izan artean. Oposizio franko ere izan du, legebiltzarrean ezik, hezkuntza alorrean, eragileetan, familian eta orohar, gizartean. Horren froga, atzokoan bertan espediente akademiko onenak izan dituzten ikasleek egindakoa aintzat hartzeko ekitaldian ministroa, José Ignacio Wert jauna, ez baitzuten agurtzerik nahi izan. Nolanahi ere, burrundara mediatikotik eta dauden iritzi ugaritik at, benetan zer dakigu proposamen edo proiektuaz? Zer aldaketa dakartza? Zer eragin izango dute aldaketok?
Gutariko bakoitzak informazioan oinarrituriko iritzia gauzatu ahal izateko aukera izanen dugu Ermuan bihar ekainaren 6ko egunean. Baikara elkarteko –Gipuzkoako Ikasleen Gurasoen Federazioko- koordinadore den Imanol Zubizarreta, LOMCE legearen inguruko zehetasun eta hausnarketa eskainiko baitu, Izarra Centre ekainiaren ekitaldi aretoan, arratsaldeko zapietatik aurrera. Hitzaldi-mintzaldia Ezker Anitza-IUk antolatu eta deitu du.
Ezker Anitzak-IUk herritarroi dei egiten digu ekitaldian parte hartzera. Talde politiko antolatzaileak erreformaren inguruko zehetasunak azaldun ahi ditu eta LOMCE proiektua baztertzeko Hezkuntza alorreko gehiengoarekin bat egin. Taldearen ustez eztabadia publiko zabala bultzatu behar da, hezkuntza alorreko aditu guztien parte hartzeaz, guztion artean hezkuntza sistemaren ajeak zeintzuk diren zehazteko eta horiei aurre egiteko eta konponbide bat bilatzeko neurri eta baliabide zehatz eta nahikoak planteatu beharra azpimarratuaz, Hezkuntza Publikoa zabaldu eta hobetzeko.
Lotutako albisteak

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute

Institutuko bigarren urteko ikasleek uretako edo mendiko abentura jardueraz gozatuko dute egin duten proiektuari esker

Ostiral honetan, azaroaren 29an, 17:00etatik 19:00etara Orbe Kardinala plazan edo, euria eginez gero, Merkatu plazan