70 bat ikaslek parte hartu dute Eskolako Agenda 21ekimenaren barne urtero egiten den plenoan

11.06.13
Ingurumena

Hirurogeita hamar bat ikaslek parte hartu dute ikastetxeek urtero Inguru Giro heziketa zerbitzuaren baitan egiten duten pleno txikia delakoan. Bertan herriko ikastetxe guztiak hartu zuten parte, Lehen Hezkuntzatik hasi eta Batxilergora bitartean udalbatzar kideei hainbat proposamen eta hobekuntza planteatuz. Bukatzear gauden aurtengo ikasturte honetan mugikortasuna eta zarata landu izan dute bigarren urtez jarraian. Ikasleen ordezkariek hainbat balorazio eta proposamen besapean hartuta etorri zen, hainbat hilabetez lanean buru-belarri jardun eta gero, hainbat ikastegik zarataren mapa eta guzti lantzen ari direlarik. Ikasleek banakako eta taldeko konpromisoa agertu eta ekarpena egin zuten, herriak hobera egiten jarrai dezan.

Ikastetxe bakoitzeko ordezkari bozeramaileek aurkezpena egin eta proposamenak adierazi zituzten. Proposamenak guztiek alkatearen edo alorreko zinegotziaren erantzuna jaso zuten. Batzuk ontzat eman eta hartu ziren arrazoizkoak zirelako eta beste hainbat ez, arrazoia edo azalpena eman eta gero. Totorikak eta Prolek esandakoaren arabera aldaketa eta hobekuntza hainbat ‘berehala’ gauzatuko dira. Onartu ez izandakoen artean, denetarik izan zen araudia urratu edo ez betetzea, eta proposamena egungo egoera baino okerragoa izatea, edo udalak eskumenik ez izatea kasurako.

Bilerara bertaratutako zinegotziek biziki eskertu zuten ikasle eta gazteen parte hartzea eta egindako lana, bide horretatik Udalaren sentiberatutasuna areagotzen jarraitzeko eskaria luzatuz eta, jarrera hori, bakoitzaren familiara ere zabalduz.

Bilera amaitu ostean ikastetxe bakoitzari poltsa bana oparitu zitzaion, barnean prismatikoak, txoriek kabia egiteko kaxa eta zerbitzuak 20. urteurrena bete izanagatik prestaturiko elastiko bana zutenak. Urteurrena dela eta, deitutako marrazki lehiaketaren irabazleari ere saria eman zitzaion, hori Eskolabarriko 5. maila bati egokitu zaiolarik epaimahaiaren esanetan. Azkenik, larunbatean, ekainaren 15ean, Zumaiako flyscha ikustera familientzat txangoa izango dela ohartarazi zen.

Bileran erabilitako agiria, aurkezpen eta proposamenak jasotzen dituena, ondoren uzten dizuegu PDF formatuko artxiboan.

Lotutako albisteak

Imagen
24.01.25
Iraunkortasunaren aldeko "Agenda txikia" ikastetxeetan jada

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute
Imagen
21.11.24
Hondakinak behar bezala bota eta aprobetxatu ahal izateko saio praktikoa

Mankomunitateak Ermuko gainerakoen frakzioan jasotako lagin bat ezaugarritu du ikasleen aurrean
Imagen
18.11.24
Artarraik ‘Ireki begiak, erne belarriak’ ekimenaren edizio berria antolatu du

Azaroaren 24ko igandean egingo da, goizeko 9etatik aurrera