2012-2013ko ikasturtearen amaierarekin bat emaitza akademikoen balantzea egin du HLPIk

25.06.13
Hasierako Lanbide Heziketako Udal Institutua

Ermua eta Mallabiko Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programen Ikastegiak 90 ikaslerekin eman zion hasiera bukatzear duen aurtengo ikasturteari. Ikasleok hiru espezialitateko ikastaroetan eta 1 eta 2. mailan banaturik egon dira. Gogotik lan egin eta bederatzi hilabeteren bueltan ikasturteari amaiera ematear daude, egindakoaz harro, ikasleen gehiengoak helburuak bete eta emaitza onak lortu dituztelako.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua lortzeko azterketara aurkeztu diren ikasleetatik %79 froga gainditu egin dute, ikastegia utziko dutelarik titulua besapean dutela. Hortaz, oso ondo eta aurreikusitakoarekin bat.

Horrez gain, Erdi Mailako ikastetara jauzia egiteko frogari dagokionez, aurtengo emaitzak inoiz baino hobeak izan dira, aurkeztutakoetatik %78ak sarrera froga gainditu baitu.

Ikasleek azterketak gainditu izana gauzarik onena da gazte horien etorkizunerako, orain bi urte titulaziorik gabe eta hezkuntza sistematik at, hesitzen jarraitzeko aukeratik gabe geratu eta gero. Azken egoera hori, ez da batere aproposa, gizartetik at geratzeko aukerak gora egiten baitute. Aldiz, DBHko titulua eskuan edo Heziketa Zikloetan sartzeko froga gainditua dutela, hezkuntza sistema arautura bueltatzeko atea zabaltzen zaie Erdi Mailako graduetan ikasi eta profesionalki etorkizuna edukiz.

Horiek horrela, ikastegiko irakasleek oso positibotzat jotzen dute egindako lan eta ibilbidea, bide horretatik jarraitzeko beharra azpimarratuaz.

Ikasturte amaierako jaialdia: aniztasuna eta “hiri tribuak”

Aurtengoan ere ikasleriaren, familien eta irakasleen inplikazioari asmoz, HLPIak jaialdi batez eman izan dio amaiera ikasturteari. Aurten aniztasuna landu izan dutenez, hiri tribu ezberdinak, horietan biltzen diren pertsonaiak eta beren ezaugarriak azaldu dituzte, beraiek mozorrotuz. Jarduera horri esker, ikasle, familie eta irakasleak elkartzeko eta denbora tarte bat partekatzeko aukera izan dute.

Lotutako albisteak

Imagen
24.01.25
Iraunkortasunaren aldeko "Agenda txikia" ikastetxeetan jada

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute
Imagen
HLHko ikasleak, Gaztekimeneko lehen saria jasotzen | Alumnado de FPI recibiendo el primer premio de Gaztekimen
13.12.24
Ermua-Mallabia HLH institutuko lau ikaslek Gaztekimen proiektuko lehen saria eskuratu dute

Institutuko bigarren urteko ikasleek uretako edo mendiko abentura jardueraz gozatuko dute egin duten proiektuari esker
Imagen
13.11.24
OLHUIko ikasleek udaletxea bisitatu dute

Bisita gidatua gizarte- eta hezkuntza-proiektuaren barne dago