Euskotren eta PESA autobusen udako ordutegiari buruzko argibideak
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, indarrean ditu aste honetako astelehenetik, ekainaren 24tik, udako ordutegiak Gipuzkoa lurraldea kubritzen duten autobusen lineatan (Debabarrena, Kostaldea eta Urola). Uda sasoia iristearekin batera, Euskotrenek udako eskaintza prestatu eta ezarriko du, aldi horretara berezkoa zaion joan-etorrien beharrizanak asetzeko diseinatu duena, aisialdi eta opor garai nagusia izaten baitugu. Aldaketa asko daudenez linea askotan, horien eragina kontsultatzea komeni da. Horretarako beheran eta pdf formatuan uzten dizuegu argitaratu diren kartelak eta oharrak. Eta PESA konpainiak uztaila eta abuztuan lineatan izango dituen zerbitzuen ordutegian, ezberdina izango baitira hilabete batetik bestera.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbakira dei dezakete: 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete ere Konpainiaren web gunean www.euskotren.es eta @euskotrenEJGV twitter gunean.
Lotutako albisteak

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute

Mankomunitateak Ermuko gainerakoen frakzioan jasotako lagin bat ezaugarritu du ikasleen aurrean

Azaroaren 24ko igandean egingo da, goizeko 9etatik aurrera