Azterkosta 2013: LHko 6. mailako 150 ikasle Debara joango bihar

01.03.13
Ingurumena

150 ikasle eta irakasle talde bat Coastwach 2013 izeneko ingurumen kanpaina europarrean parte hartukodute bihar. Taldea Deba herriko Santiago hondartzara joango da trenez, bidaia Ingurumen udal zinegotzigoak ordainduko duelarik. Herrian ditugun Lehen Hezkuntzako bost ikastetxeek hartuko dute parte: Lehen Hezkuntzako 6. mailan dabiltzan LH Ongarai CEP, Eskolabarri, LH Sallabente CEP, San Pelayo eta Anaitasuna Ikastola. Taldeak datuak jaso eta hainbat galdetegi beteko ditu, horiei esker gure kostaldearen osasuna zein den ebaluatu ahal izango delarik.

Deba da Ermuak itsasora irteteko duen aterabide naturala. Bien arteko harremana Deba ibaiaren arroan hezurmamitzen da. Gure bizimoduak kostaldeari nola eragiten dioen ikusteko aukera emanen digu; ibaira egiten ditugun isurketak, animali eta landareekiko presioak, eta abar aztertuz gero.

Europan Coastwach eta Euskadin Azterkosta izenekoa kanpaina horrek bere hogeitabigarrena urteurrena betetzen du, 2013an. Kostaldearen egoera zein den aztertzen da, ura analizatuz eta kostaldera bertara joanik landare nahiz animalien benetako egoera aztertuz. Bildutako datuak Bilboko koordinatzaileei igortzen zaizkie, horiek gorde eta estatuko ordezkariei pasa diezazkioten.

Datu-bilketa da ikasleei gehien gustatzen zaiena eta horretan sei esperimentu gauzatuko dituzte. Itsasoko uraren hainbat parametro eta aspektu neurtu ahal izateko egindakoak: uhertasuna, nitrato eta fosfatoen kopurua edo uretan dagoen oxigeno maila, besteak beste. Horrez gain, urarengan eragin negatiboa duten eta hori kutsatzen duten gaiei ere erreparatuko diote. Deban egindako landa lanaren bidez, ikasleek animali eta landareak identifikatzeaz gain, kostaldeko ekosistema bizirik egon eta kontserbazioa egokia den ala ez frogatze aldera.

Ikasleen artean urtero jakin-minik handiena pizten duen gauza, Facies Flysh izeneko fenomeno geologiko ikusgarria da, zeina Arneillo izenez ezaguna den zonaldean ikus daiteke.

Lotutako albisteak

Imagen
24.01.25
Iraunkortasunaren aldeko "Agenda txikia" ikastetxeetan jada

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute
Imagen
21.11.24
Hondakinak behar bezala bota eta aprobetxatu ahal izateko saio praktikoa

Mankomunitateak Ermuko gainerakoen frakzioan jasotako lagin bat ezaugarritu du ikasleen aurrean
Imagen
18.11.24
Artarraik ‘Ireki begiak, erne belarriak’ ekimenaren edizio berria antolatu du

Azaroaren 24ko igandean egingo da, goizeko 9etatik aurrera