Kostaldeko ekosistema egoera txukunean dago, ikasle ermuarrek egindako azterketaren arabera
Kostaldeko ekosistema egoera txukun eta nahiko onean dago, Azterkosta 2013 ekimenean parte hartu duten bost ikastetxeetako ikasle ermuarrek egindako landa lan eta azterketaren arabera, Ingurumen Heziketarako udal Eskola eta Tailerrean. Programaren koordinadore eta ingurumen aholkulari den Isabel Prietoren esanetan. “Kalitatea eta kontserbazioa nahikoa ona da azken urteotan eta hobetzen doa urterik urte” esan baitigu.
2013ko Azterkostak eguraldi on eta epela, hego haizeari esker eta partaidetza altua izan dira ezaugarri nagusiak. Ediziorako galdetegi eta materialak egokitu egin dira. Hainbat esperimentu gauzatu dira, ikasleei gehien gustatu zainenak. Hainbat parametro kontsideratu eta neurtu dira itsasoko ura oinarri harturik: uhertasuna, nitrato eta fosfatoen kopurua edo uretan dagoen oxigeno maila, besteak beste.
Kostaldearen egoera zein den aztertuz, animaliak eta landareak identifikatuz, kostaldeko ekosistema bizirik dugula erakutsi digu, horren artapen edo kontserbazio gero eta hobea delarik.
Azterkosta 2013an: 160 ikasle eta irakasle taldeak hartu dute parte
Talde parte-hartzaileek landa lana egitean ingurunearekin harremanetan jartzen dira, hori xehetasunez aztertuz eta galdetegi bat beteaz, non taldeari egokitutako itsas ertzeko zatiaren ezaugarri orokorrak jaso duten, bertan bizi diren organismoen eta izan daitezkeen arazoak agerraraziz.
Aurtengo edizioan izandako gorabeheraren artean, aipatu behar dugu ikasle bat nahi gabe eta ezustean ‘bainatu’ egin zela, marien artean gertatzen diren putzuan sartu ondoren. Azkenean ez zen ezer gertatu. Ura 19 gradutan zegoenez, ikasleak oinak uretan sartu ahal izan zituzten hainbat froga eta esperimentu egiteko.
Ikasleen artean urtero jakin-minik handiena pizten duen gauza, Facies Flysh izeneko fenomeno geologiko ikusgarria da, zeina Arneillo eta Lipari izenez ezaguna den zonaldeetan ikus daiteke.
Ikastetxe parte hartzaileek: LH Ongarai CEP, Eskolabarri, LH San Lorenzo, San Pelayo eta Anaitasuna Ikastola
Animaliak identifikatzeko lanak zirrara pisten dute ikasle gazteen artean, asko gustatzen baitzaiei. Aurtengoan, besteak beste, olagarroak, anemonak, itsas izarrak, belakiak, lapak, ermitauak, aurkitu eta identifikatu ditugu.
Udalerrian ditugun Lehen Hezkuntzako ikastetxe guztiek parte hartu dute: LH Ongarai CEP, Eskolabarri, LH San Lorenzo, San Pelayo eta Anaitasuna Ikastola.
Landa lana egitera Debako hondartzara joan aurreko asteetan zehar eta Ingurugiroko Heziketa tailerren barne, kostaldeko ekosistema lantzen jardun dute, animali, landare eta oinarri geologikoaren artean dagoen harremanak aztertuz.
Gure bizimoduak kostaldeari nola eragiten dioen ikusteko aukera emanen digu; ibaira egiten ditugun isurketak, animali eta landareekiko presioak, eta abar aztertuta.
Lotutako albisteak

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute

Mankomunitateak Ermuko gainerakoen frakzioan jasotako lagin bat ezaugarritu du ikasleen aurrean

Azaroaren 24ko igandean egingo da, goizeko 9etatik aurrera