Bilgune gelak ikasturteari hasiera emango hezkuntz etapa bakoitzari egokitutako jardunaldien nobedadeaz
Tokiko Gizarte-Hezkuntza Mahaiak bultzatzen duen Bilgunea daatorren astean helduko dio bere jarduerari aurtengo ikasturtean. Ekimena familia eta gizarte eta hezkuntza alorretan lanean diharduten profesionaleei zuzentzen zaio. Eta bere helburua horien esku hainbat tresna jartzea herriko ikasleen gizarte-hezkuntza prozezuan lagungarri izango direnak.
Ekimenak, lehen Guraso Eskola edo Gurasoen bilgunea zena, datorren martitzenean -azaroaren 12an- bilduko da estreinakoz 2013/2014 ikasturte honetan. Bilera familiei bai gizarte-hezkuntza profesionalei zabalik dago eta horiei parte hartzera deitzen zaie. Aurten ere, azpimarratzekoa da Ikasle Gurasoen Ikasleak (IGEak), ikastetxeen eta Osasun Zentroaren arteko lankidetza, programa antolatzeko eta martxan jartzen antolatu baitute.
Aurtengoan egitaraua hezkuntz etapa ezberdinei egokituko zaie, egune bakoitzeko jardunaldi gisa antolatuz. Hots, hiruhilean behin jardunaldi monografiko eta espezifikoa egingo da, hezkuntz etapa ezberdinei egokitutakoa. Saio ezberdinen datak eta horietan jorratuko diren gaiak argitaratutako diptikoan zehazten dira.
Berritasunei dagokienez, aurtengo garrantzitsuena jaio aurreko etapari dedikaturiko saioak izango dira, seme-alabak espero dituzten familiei zuzenduta daudenak. Osasun Zentroak programan parte hartuko du pediatra sailaren bitartez, sozio-sanitario alorreko hainbat gai jorratuz saiootan.
Izena eman nahi dutenek, triptikoari erantsitako fitxa bete eta hori seme-alabaren ikastetxean, Osasun Zentroan edo Udal Gizarte Zerbitzuetan utz dezakete.
Argibide gehiagorako, 943 17 91 61/ 943 17 91 62 telefonora dei dezakezue.
Lotutako albisteak

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute

Institutuko bigarren urteko ikasleek uretako edo mendiko abentura jardueraz gozatuko dute egin duten proiektuari esker

Ostiral honetan, azaroaren 29an, 17:00etatik 19:00etara Orbe Kardinala plazan edo, euria eginez gero, Merkatu plazan