Ingurumen Zerbitzuan egindako ibilbidea errepasatzen duen erakusketak ikusmina piztu du

27.11.13
Ingurumena

Udal Ingurumen Heziketa Zerbitzuan azken hogei urteetan egindako ibilbidea errepasatzen duen erakusketak ikusmina piztu du, horretatik pasa izan direnen artean eta horretan landutako gaietan. Astelehenean ireki zen erakusketa eta jada pertsona ugari bertaratu dira, bildutako materialak ikusi eta gogora ekartzeko. Erakusketara banakako pertsonak, familiak nahiz ikastetxeetako ikasleak hurbildu dira, azkenengo horientzat bisita gidatuak egiten ari baitira.

Ingurumen Heziketako Udal Zerbitzua 1993an hasi zen, ikastetxerik ikastetxe ibili eta zeharkako izaeraz, bertan Lehen Hezkuntzan eta 6 urtetik 12 bitarteko ikasle guztiak parte hartuz, ikasturteko bataz bestekoa mila ikasle izanik.

Erakusketa Lobiano Kulturgunean egongo da azaroaren 29ko ostiralera bitartean. Materiala bi erakusketa gelatan banatuko da, horiek jendearentzat zabalik izango direlarik arratsaldeko seietatik gaueko zortzi eta erdietara bitartean. Erakusketa erraz ikustekoa da, oso bisuala izango baita, tailer eta gelatan egindako saio eta txangoak erakutsiko baitigu. Hamar panel handi izango dira A0 tamainakoak (1,40 x 1 metrokoak), euskaraz eta gaztelerako testuez jantzitakoak, argazki eta irudi askorekin. Horietan oinarriturik gurasook ezagutu ahali zango dugu gure seme-alabek zerbitzuko tailer eta eskola horietan ikusi eta ikasitakoa.

Lotutako albisteak

Imagen
24.01.25
Iraunkortasunaren aldeko "Agenda txikia" ikastetxeetan jada

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute
Imagen
21.11.24
Hondakinak behar bezala bota eta aprobetxatu ahal izateko saio praktikoa

Mankomunitateak Ermuko gainerakoen frakzioan jasotako lagin bat ezaugarritu du ikasleen aurrean
Imagen
18.11.24
Artarraik ‘Ireki begiak, erne belarriak’ ekimenaren edizio berria antolatu du

Azaroaren 24ko igandean egingo da, goizeko 9etatik aurrera