Atzerritarrentzako hiztun boluntarioen ekimenaren aurtengo edizioa hastear

19.12.13
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza

Immigrazio udal Zerbitzuak hiztun boluntarioek atzerritarrekin mintzapraktika lantzeko ekimenari helduko dio aurtengoan ere. Programak boluntariotza linguistikoa bultzatu nahi du. Horretarako, ahozko gaztelania zein euskara hobetu nahi duten atzerritarrei laguntzeko gertu dauden hemengo bertako lagun bana solaserako harremanetan jartzean datza ekimena, horien debora zatitxoa eskaini diezaieten ofizialak ditugun bi hizkuntzetan berba-jarioa hobetu dezaten. Ekimenaren helburua gaztelaniaz ozta-ozta berbetan aritzen diren etorkinei (oinarrizko ezagutza dutenei) aukera eman nahi zaie, giro natural eta lasaian berriketan gaztelaniadun hiztunarekin aritu eta praktikatzeko. Boluntarioek eta praktikatu nahi dutenek astean ordu betez elkartu eta barriketan arituko dira, gutxienez hamar saio edo asteetan. Ekimen honetan laguntzaile izango dira Gurutze Gorria, Durango Helduen Hezkuntza Iraunkorreko Zentroa, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila eta Lan eta Immigrazio Ministerioa.

Programaren helburua gaztelaniaz ozta-ozta berbetan aritzen diren etorkinei (oinarrizko ezagutza dutenei) aukera eman nahi zaie, giro natural eta lasaian berriketan gaztelaniadun hiztunarekin aritu eta praktikatzeko. Hartara, boluntariotza linguistikoa bultzatzen da. Ahozko gaztelania hobetu nahi duten atzerritarrei laguntzeko gertu dauden hemengo bertako lagun bana bilatzean datza asmoa, euren astiaren zatitxoa eskaini diezaieten berba-jarioa hobetu dezaten.

Konpromisoa eta iraupena

Gutxieneko konpromisoa 10 ordukoa da: astean behin ordubete, hamar astez. Programan izena eman ostean hizkuntza-bikoteak eratuko dira partaideen ordutegi eta zaletasunei erreparatuta. Parte-hartzaileak boluntarioak izango dira eta ez dute ordainetan ezer jasoko.

Nor izan daiteke boluntario?

Gaztelaniaz hitz egiten duten adin nagusiko guztiak izan daitezke boluntarioak. Programaren helburua etorkinek mintzapraktika egin dezatela da, giro lasaian eta eguneroko gaiez berbetan. Hargatik, ez da inolako titulurik eskatzen, egokitutako pertsonarekin mintzatzen ordubete ematea astean behin, ez besterik.

Nor izan daiteke edo hizlari?

Alfabetatze-prozesu batean dabiltzan nagusiak (ahal izanez gero, Helduen Heziketa Iraunkorreko ikastetxeetan, H.H.I), eta berba pixka bat egiteko gai direnak, baina oraindino berba-jarioa hobetzeko premia dutenak, hitz egiteari ekiteko lotsa galdu nahi dutenak, gaztelania eguneroko bizimoduan, lantokian eta lagunartean bete-betean txertatzeko.

Boluntariotza linguistikoari buruzko informazio gehiago eskatzeko edota izena emateko, udal Immigrazio zerbitzura jo dezakezu. Helbidea Erdikokale, 21. Harremanetarako telefonoak: 943 17 91 61 eta 943 17 91 62.

Lotutako albisteak

Imagen
31.01.25
Palestinako herriari elkartasuna adierazteko, elkarretaratzea

‘Ermua Palestinarekin’ ekimenak deituta, Israeli boikota egitea proposatzen du genozidioa geldi dezan
Imagen
19.12.24
Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Eguna ospatzeko festaren egoitza izango Ermua 2025ean

Beatriz Gamizek lekukoa hartu du Guardian aurten egindako galan eta datorren urteko abenduaren 18rako ekitaldia antolatzeko konpromisoa baita ere
Imagen
15.11.24
Emakumeak funtsezkoak dira Giza Eskubideen aldeko lanean

Horrela ondorioztatzen da "Herri Babesarearen" VI. foro ibiltariko sei aktibisten eskubideen urraketak beren lurraldeetan duen eraginari buruzko kontakizunetik