Atzerritartasun araudiari buruzko 2014ko saio informatiboak
Ermuko Udalak atzerritartasunaren gaineko legeari buruzko informazio emateko saioak antolatzen ditu urtero. Saio hauen bidez, legearen edukia azaltzeaz gain, atzerriko biztanleen gizarteratze-prozesuan horrek duen eragin praktikoa ere lantzen da. Saioak hilaren azken ostegunean izango dira. Ekimenak udal immigrazio zerbitzuaren babesa du, eta baita, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte-gaietarako sailarena ere.
Saioak atzerritarrentzat nahiz horiekin familia, lan edo bestelako harremanak dituztenentzat eta atzerritartasunari buruz informazio zehatza behar duten guztientzat pentsatuta daude.
Bilera horietan Eusko Jaurlaritzako abokatu batek atzerritartasunaren gaineko araudiari eta bakoitzaren bizitzaren eredu desberdinetan eraginari buruzko planteatzen zaizkion galderei erantzungo dizkie: bizitzeko eta lan egiteko baimenak, baimen-berritzeak, familiak bateratzea, ikasketak, nazionalitatea, pertsona komunitarioen eta senideen araudia, zigorrak, kanporatzeak…
Saiook hilaren azken ostegunean izango dira eta Ermuan egingo direnen egutegia ondorengoa da: otsailaren 26an, apirilaren 2an, maiatzaren 28an, irailaren 24an eta azaroaren 26an. Nobedade gisa, apirilaren 2ko saioan etxeko langileen araudiaren gaia landuko da eta urriaren 29an atzerriko tituluen homologazioari buruzko saio berezia egingo.
Saio guztiak Lobiano Kulturgunean egingo dira, arratsaldeko 18.30etatik 20.30etara bitartean. Immigrazio zerbitzuak mezu bat bidaliko die herrian interesatuak izan daitezken pertsonei.
Antolatzaile eta laguntzaileek bi orrikoa argitara eman dute jarduera ezagutarazteko eta baita saioen egutegi, lekua eta egun orduak zabaltzeko.
Lotutako albisteak

‘Ermua Palestinarekin’ ekimenak deituta, Israeli boikota egitea proposatzen du genozidioa geldi dezan

Beatriz Gamizek lekukoa hartu du Guardian aurten egindako galan eta datorren urteko abenduaren 18rako ekitaldia antolatzeko konpromisoa baita ere

Horrela ondorioztatzen da "Herri Babesarearen" VI. foro ibiltariko sei aktibisten eskubideen urraketak beren lurraldeetan duen eraginari buruzko kontakizunetik