Banco Santanderrek itxi egin du Banestok Baldespinan zuen bulegoa

21.03.14
Ekonomia eta Ogasuna

Banco Santander entitateak Ermuan zituen bi bulegoetatik bat itxi egin du martxo honetako hilaren hasieran, hain zuzen ere Ermuko Valdespina Markesaren 14ko etxebizitzaren behean –Kaltxango biribilgunean eta 634-nazionalaren aurrean-  zuena. Bulego hori taldean sartu zen 2012aren abenduan Banesto eta Banif izenekoak Santander Bankuan integratu zirenean. Integrazioaren ondoren sukurtsalak Banesto zenaren irudi eta markak mantendu zituen, aurtengo urteko hasi bitartean, urtarrilean Santander taldearen kolore gorriak jarri baitzizkioten kanpotik, Botin presidentearen taldekoen itxuraz utziz. Nolanahi ere, martxoko lehen egunetan langileek kanpoko errotuluak eta kutxazain automatikoa erretiratu egin zituzten, lokala hustu eta itxiz. Harrez geroztik, pertsianak itxita daude eta ez du berriro aterik ireki. Atearen goian ohar bat jarrita dago, non Konbentukoa kaleko sukurtsalean atenditzen dutela adierazten den.

Honakoarekin eta krisialdia edo banketxe sektorearen berregituratzea hasi zenetik eta integrazioak direla medio gure herrian ateak itxi dituen hirugarren entitatea da. Iazko 2013. urtean bulegoak itxi zituzten Ipar Kutxak eta Gipuzkoako Kutxak (GK-k). Lehena Laboral Kutxan kooperatiban txertatu izanagatik, Probalekun zuen lokala utzi zuen. Antzeko kasua izan zen Gipuzkoa Kutxarena, Bizkaia Etorbidearen 8an zuen bulegoa apirilean hustu eta itxi baitzuen. Horren arrazoia, Kutxabank entitate berria eratu izanean dago, bertara BBK, GK eta Vital zirenak bildu zirelarik. Horiek horrela, Ermuan Kurtxabank erakundeak egun bi bulego ditu zabalik, eta kutxazainak dituen beste hirugarren bat baita ere.

Lotutako albisteak

Imagen
19.12.24
Udalbatzak ia 26 milioi euroko aurrekontua onartu du 2025erako

Proiektuak PSE-EE/PSOE eta EAJren aldeko botoak jaso ditu, Elkarrekin Ermuaren ezezkoa eta EH Bilduren abstentzioa
Imagen
Gobernu Taldeko kideak, 2025eko Aurrekontuen aurkezpenean
18.11.24
Ermuak 2025eko Udal Aurrekontuak aurkeztu ditu, pertsonak eta berdintasuna ardatz hartuta

Beatriz Gamiz alkateak aurkeztu du ia 26 milioi euroko proiektua
Imagen
16.04.24
Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko aurtengo Zerga ordaintzeko hilabete izango bihartik hasita

Gure herrian dauden 8.258 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 17tik maiatzaren 17ra izango dugu borondatez ordaintzeko epea