Palestina herriari laguntzeko kanpaina abian
Ermuko Udal honek 3.600 euro emango dio Palestinako herriari botikak eta osasun alorreko materiala eros dezaten. Laguntza Health Workers Committees (Osasun alorreko langileen Batzordeak) izeneko taldearen bidez bideratuko du. Laguntza bidalketa ontzat eman eta bere egin du udalak Ermuko Nazioarteko lankidetza eta Elkartasun kontseiluak luzaturiko proposamenaren aurrean. Kontseiluak Laguntza Humanitario eta Larrialdietarako aurtengo partida eta zuzkidura erabiltzea proposatzen zuen. Kontseiluak ekimen hau herriari zabaldu nahi izan dio eta dirua biltzeko kanpainari ekingo dio, entitate batean kontu korrontea ireki duelarik dirua biltzeko asmoz, nahi duten herritarrak atxiki daitezen eta bere ekarpena egin dezaten. Kontseiluak hiru orriko elebiduna prestatu eta banandu du herriko etxebizitzetara, ekimenaren eta palestinarren egoeraren berri emateko.
Ermuko Nazioarteko lankidetza eta Elkartasun kontseiluak Palestina herriarekiko elkartasun ekimen hau bultzatu du, udan jasandako erasoak Gazako zatia erabat suntsituta utzi zutelako. Israelek Gazan egindako bonbardaketek ia 400 haur hilik eta 2.500 zauritu utzi dituzte, UNICEFen emandako datuen arabera. ‘Marjina babeslea’ izeneko operazioan kalteak jasan dituzte 142 ikastetxe, 50 osasun zentro eta 20.000 etxebizitzatik gora. Eta 2100 hildako eta 10.000tik gorako pertsona zauritu gelditu dira.
Esandakoaren harira, datorren astelehenean –urriaren 27an- Ermura etorriko zaigu egoeraren berri ematera Juani Rishmawi, Health Workers Commitees delakoaren kidea. Juani aurreko baten ere gure herrian izandakoa da, astelehenean Emakumearen Topalekuan egingo den solasaldi-kafean parte hartuko du, arratsaldeko 5etan, bi ordu beranduago hitzaldia eskainiko duelarik Lobiano Kultur gunean.
Lotutako albisteak

‘Ermua Palestinarekin’ ekimenak deituta, Israeli boikota egitea proposatzen du genozidioa geldi dezan

Beatriz Gamizek lekukoa hartu du Guardian aurten egindako galan eta datorren urteko abenduaren 18rako ekitaldia antolatzeko konpromisoa baita ere

Horrela ondorioztatzen da "Herri Babesarearen" VI. foro ibiltariko sei aktibisten eskubideen urraketak beren lurraldeetan duen eraginari buruzko kontakizunetik