Ermuan 'Aldameneko familia' izeneko ekimena errepikatu egingo da aurten

10.11.14
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza

Ermuko Nazioarteko Elkartasun eta Lankidetza Kontseiluak “SOS Arrazakeria” elkarteak bultzatzen duen “Aldameneko Familia” izeneko ekimenarekin bat egin eta gurera ekarriko du aurtengoan ere. Proposamenak gure herriko bizilagunen artean -bai etorkin eta bai bertokoen artean- topaketak prestatu eta horiek gauzatzea du helburua parte hartzaileak ezagutu daitezen. Horrela, harreman zuzenaren bidez, aurreiritziak gainditu, eta bide batez, gure herrian jatorri anitzeko pertsonak elkarrekin bizitzeak eskaintzen dituen aberastasun pertsonal zein sozialak aprobetxatu nahi dira.

Ekimen hau Txekian hasi zen duela zenbait urte sortu zen, eta geroztik zabaldu egin da beste herrialde batzuetara. Orain bi urte atzera SOS Arrazakeriak Gipuzkoa lurraldera ekarri eta abian jarri zuen. Jendearen harrera ona ikusirik, arrakastatsua izan baitzen, Bizkaira ere hedatuz eta zabalduz iazkoan. Aurten ere berrantolatu da bi lurralde horietan.

Parte hartzera animatzen diren pertsonak izena eman dezakete www.mugak.eu webgunean edo deitu 943 179161 eta 943 176585 telefonora.

Informazio gehiago lotura bidez erantsita eta PDF formatoan uzten dizuegun bi artxiboetan. Halaber, iazko edizioaren laburpena biltzen duen ikus-entzunezkoa ere uzten dizuegu informazio gehiago izeneko atalean, lasterbidez baliatuz irudien bideoa Youtube kanalean igota baitago.

Lotutako albisteak

Imagen
31.01.25
Palestinako herriari elkartasuna adierazteko, elkarretaratzea

‘Ermua Palestinarekin’ ekimenak deituta, Israeli boikota egitea proposatzen du genozidioa geldi dezan
Imagen
19.12.24
Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Eguna ospatzeko festaren egoitza izango Ermua 2025ean

Beatriz Gamizek lekukoa hartu du Guardian aurten egindako galan eta datorren urteko abenduaren 18rako ekitaldia antolatzeko konpromisoa baita ere
Imagen
15.11.24
Emakumeak funtsezkoak dira Giza Eskubideen aldeko lanean

Horrela ondorioztatzen da "Herri Babesarearen" VI. foro ibiltariko sei aktibisten eskubideen urraketak beren lurraldeetan duen eraginari buruzko kontakizunetik