Urtarrilaren azken astean hasiko dira aurtengo ikasturteko Bilgunearen jardunaldi monografikoak
Tokiko Gizarte-Hezkuntza Mahaiak bultzatzen duen Bilgunea hilaren azkenean helduko dio bere jarduerari aurtengo ikasturtean. Aurtengo ikasturteari dagokion egitaraua urtarrilean hasiko, zeina gai interesgarri eta erakargarriak jorratuko dituen. Ekimena familia eta gizarte eta hezkuntza alorretan lanean diharduten profesionalei zuzentzen zaio. Eta bere helburua horien esku hainbat tresna jartzea herriko ikasleen gizarte-hezkuntza prozesuan lagungarri izango direnak.
Ekimenak, lehen Guraso Eskola edo Gurasoen bilgunea zena, azken asteko astelehenean –urtarrilaren 26an- bilduko da estreinakoz 2014/2015 ikasturte honetan. Bilera familiei bai gizarte-hezkuntza profesionalei zabalik dago eta horiei parte hartzera deitzen zaie. Aurten ere, azpimarratzekoa da Ikasle Gurasoen Ikasleak (IGEak), ikastetxeen eta Osasun Zentroaren arteko lankidetza, programa antolatzeko eta martxan jartzen antolatu baitute.
Aurtengoan hezkuntza etapa ezberdinei egokituriko hitzaldiak izango ditugu , egun bakoitzeko jardunaldi gisa antolatuz. Hots, jardunaldi monografiko eta espezifikoa egingo da, jaio aurretik urte 1era, 0 urtetik 3ra, Eskolaurrea, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako gurasoentzako. Saio ezberdinen datak eta horietan jorratuko diren gaiak argitaratutako diptikoan zehazten dira.
Izena eman nahi dutenek, triptikoari erantsitako fitxa bete eta hori seme-alabaren ikastetxean, Osasun Zentroan edo Udal Gizarte Zerbitzuetan utz dezakete.
Argibide gehiagorako, 943 17 91 61/ 943 17 91 62 telefonora dei dezakezue.
Lotutako albisteak

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute

Institutuko bigarren urteko ikasleek uretako edo mendiko abentura jardueraz gozatuko dute egin duten proiektuari esker

Ostiral honetan, azaroaren 29an, 17:00etatik 19:00etara Orbe Kardinala plazan edo, euria eginez gero, Merkatu plazan