Uni Eibar-Ermua ikastetxeak eskola-maparen inguruan informatzeko batzarra deitu du
Uni Eibar-Ermua Institutuak batzar informatiboa antolatu du biharko, urtarrilaren 20ko martitzenerako, zeina Lobiano Kultur Gunean egingo den, arratsaldeko 7etatik aurrera. Batzar hori herritar ororentzat zabalik dago eta doakoa da, gaur egun Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ikasten ari diren gazteen gurasoentzat antolatua dagoen bereziki, zentroak bidali duen oharrean adierazten denez. DBHa amaitu ostean ikasleei bere zentroan jarraitzeko eskaintzen dizkien espezialitate eta ibilbideen katalogoa aurkeztu nahi ditu ikastetxeak, dituzten aukerak ezagutu ditzaten.
Herriko eskola-mapan egin daitekeen aldaketaren inguruan eta horrek ustez izango lituzkeen ondorioen inguruan duen jarrera azaldu nahi du ikastetxe antolatzaileak. Aldaketak herriko Anaitasuna DBH Institutuak eta Ongarai DBHk bat egitea aurreikusten du D eredu euskaldunean batxilergoak eskaintzeko, herriko gazteak kanpora joan behar izan ez dezaten. Uni Eibar-Ermua zentroko zuzendari eta arduradunek aldaketaren inguruan duten ‘ikuspuntua eman nahi dute, modu zabal eta zorroztasunez, herrian eztabaidatua izan dadin’.
Lotutako albisteak

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute

Institutuko bigarren urteko ikasleek uretako edo mendiko abentura jardueraz gozatuko dute egin duten proiektuari esker

Ostiral honetan, azaroaren 29an, 17:00etatik 19:00etara Orbe Kardinala plazan edo, euria eginez gero, Merkatu plazan