2015 Arrazakeriaren kontrako astea

11.03.15
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza

Urteroko legez, martxoaren 21ean Arrazagatiko Bazterkeriaren kontrako nazioarteko Eguna ospatuko dugu. Horren harira, gure herrian Arrazismo eta Xenofobiaren aurkako 2015ko astea antolatu du egun horietarako. Programa martxoaren 16ko astelehenean hasiko da eta asteazkenean, zubiaren bezperan amaituko. Jarduerak, hitzaldia, gurasoentzako tailerra eta zine-forum emanaldia izango dira.

Aurtengoan, antolatzaileek hausnarketaren mamia ‘bigarren belaunaldiak deritzanetan’ jarri nahi dute, hau da immigrante gisa etorri diren seme-alabengan. Eta baita ere, horren ondorioz harrera gizarte moduan errealitate horrek plantatzen dizkigun erronkak.

Edizio honetan ondoren zehazten ditugun erakundeen laguntza izango dugu:

  • Ikuspegi - Immigrazioaren Euskal Behatokia
  • EVNTF. Terapia Familiaren Euskadiko eta Nafarroako Eskola – ETORBIDE. Esku-hartze Psikosozialaren zerbitzua familia immigrante eta mistoentzat.

Jarduera bakoitzaren xehetasunak eskaintzeko kartel eta programa uzten dizuegu lasterbidez baliatuz PDF formatuan

Lotutako albisteak

Imagen
31.01.25
Palestinako herriari elkartasuna adierazteko, elkarretaratzea

‘Ermua Palestinarekin’ ekimenak deituta, Israeli boikota egitea proposatzen du genozidioa geldi dezan
Imagen
19.12.24
Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Eguna ospatzeko festaren egoitza izango Ermua 2025ean

Beatriz Gamizek lekukoa hartu du Guardian aurten egindako galan eta datorren urteko abenduaren 18rako ekitaldia antolatzeko konpromisoa baita ere
Imagen
15.11.24
Emakumeak funtsezkoak dira Giza Eskubideen aldeko lanean

Horrela ondorioztatzen da "Herri Babesarearen" VI. foro ibiltariko sei aktibisten eskubideen urraketak beren lurraldeetan duen eraginari buruzko kontakizunetik