Lurrikararen ondorei aurregiten laguntzeko, Ermuak bilketa solidarioa abian jarri du Nepalera dirua bidaltzeko
Ermuko Udalbatzarrak 3.600 euro bidaliko ditu Nepalera bertako herritarrek larunbatean 7,8 indarreko lurrikararen ondoren dituzten behar nagusiei aurre egin diezaieten. Udalbatzarrak erabakia gaur hartu du -maiatzaren 24an hauteskunde-mahaietan izango diren herritarrak zozketa bidez hautatzeko ezohiko izaeraz egin duen bileran- eta ‘Larrialdiko Laguntza Nazioartean’ atalean urteroko aurrekontuan izaten duen 3.600 euroko kopurua eman eta bidaliko du. Erabakia bileran izan diren –PSOE/PSE-EE, PP, EAJ eta Ezker Anitza- alderdi guztien adostasunarekin eta aho batez onartu da.
Horrez gain, organoak Nazioarteko udal Kontseiluak elkartasuna gehitu eta dirua biltzeko eta Nepalera bidaltzeko egin duen ekimenarekin ere bat egin du. Kontseiluak ohar informatiboa prestatu du, non bertan dauden herritarrek gorriak paratzen eta tragedia bizitzen ari direla azaltzen duen eta ermuarroi ere “larrialdi humanitarioaren esku-hartzera” deitzen zaigun. Oharrean, Euskadiko Kutxan eta Herriekiko Elkartasunerako Ermuko Elkartearen izenean kontua zabalik dutela adierazten zaigu, gure emariak horretan sar eta bat egiteko. Kontu horren zehetasunak ondorengoak dira; entitatea Euskadiko Kutxa; eta kontuaren zenbakia ES83-3035-0048-64-0480064819. Dirua sartu ezkero, ‘Ermutik Nepalera’ kontzeptua adierazteko eskatzen dute.
Oharrak, ermuarrok ezbeharrekiko beti jarrera solidarioa erakutsi dugula gogorazi eta aitortzen du.
Lotutako albisteak

‘Ermua Palestinarekin’ ekimenak deituta, Israeli boikota egitea proposatzen du genozidioa geldi dezan

Beatriz Gamizek lekukoa hartu du Guardian aurten egindako galan eta datorren urteko abenduaren 18rako ekitaldia antolatzeko konpromisoa baita ere

Horrela ondorioztatzen da "Herri Babesarearen" VI. foro ibiltariko sei aktibisten eskubideen urraketak beren lurraldeetan duen eraginari buruzko kontakizunetik