Ermua eta Mallabia LHIk aurre matrikula egiteko epea irekita du

26.05.15
Hasierako Lanbide Heziketako Udal Institutua

Aurre matrikulazioa egiteko epea zabalik mantenduko da ekainaren 5era bitartean

Udal honetako Toki Garapen Alorraren menpe dagoen Ermua-Mallabia Lanbide Hastapeneko Zentroak ekainaren 5era bitartean irekita izango du aurre matrikulazioa egiteko epea. Hori egiteko lekua zentroa bertan Malalbiko Osma auzoan z/g. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulurik ez, 16tik 17 urtera bitarteko adina eta lan-heziketan prestatzeko interesa duten gazteei izena ematera animatzen ditu ikastegiak.

2015-2016 ikasturterako eskaintza bere horretan mantenduko eta espezialitateak berberak izango dira, hots: Ile-apaindegia, Ibilgailuen konponketako laguntzailea eta Industri Mekanikako langilea. Ikastegian ondo amaitu eta ikasturteak gaindituta Gradu Erdiko Zikloetara jauzia egin ahal izango dutelako.

Matrikula egiteko epea uztailaren 16tik 21era bitartean izango da.

Eskaintza eta ikastaroen berri zuzena jasotzeko interesa duten guztiek ikastegira bertara, 943176422 telefono zenbakira dei dezakete eta programaren arduradunagatik –Nagore Dominguez andereagatik- galdetu dezakete.

Lotutako albisteak

Imagen
24.01.25
Iraunkortasunaren aldeko "Agenda txikia" ikastetxeetan jada

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute
Imagen
HLHko ikasleak, Gaztekimeneko lehen saria jasotzen | Alumnado de FPI recibiendo el primer premio de Gaztekimen
13.12.24
Ermua-Mallabia HLH institutuko lau ikaslek Gaztekimen proiektuko lehen saria eskuratu dute

Institutuko bigarren urteko ikasleek uretako edo mendiko abentura jardueraz gozatuko dute egin duten proiektuari esker
Imagen
13.11.24
OLHUIko ikasleek udaletxea bisitatu dute

Bisita gidatua gizarte- eta hezkuntza-proiektuaren barne dago