Eskolako Agenda 21eko ikastetxeek Udalbatzarrari aurkeztu dizkiote elikaduraren gaineko gogoetak

04.06.15
Ingurumena

2014-2015 ikasturtean eta iaz hasitako lanari jarraipena emanez elikadura jasangarri eta osasuntsuaren inguruan lan egin dute Ermuko ikasleek, Eskolako Agenda 21 programaren baitan.

Gaur goizean udalbatzar berezia egin dugu Ermuko Udaletxean eta ikasleek urtean zehar egindako lanaren ondorioak eta egoera hobetzeko proposamenak eraman dituzte udalbatzarrera.

Udaletxeko Osokoaren bilkura aretoan bilera berezia hartu du gaurkoan, non herriko ikastetxeetako ikasleak protagonista izan diren. Gaur, Ermuko 7 ikastetxetako 60 ikasle inguru batu dira bertan (San Lorenzo, Eskolabarri, Anaitasuna LH, San Pelayo, Anaitasuna DBH, Ongarai LH, Ongarai DBH ). Aipatu behar, UniEibar-Ermuak ere parte hartu izan duela proiektuan, nahiz eta gaurko batzarrean ez duen egoterik izan.

Aurtengo ikasturtean, pasa den urtean bezalaxe, elikadura jasangarri eta osasuntsuaren gaia landu dute ikasleek Eskolako Agenda 21 programaren baitan. Egitasmo hau aurrera eramateko, Eusko Jaurlaritzak diruz laguntzen du eta ikastetxeek Ingurugelaren, Debegesa Garapen Agentziaren eta gure Udalaren laguntza dute.

Urtean zehar elikadura jasangarri eta osasuntsuaren gaia lantzeko hainbat ekintza burutu dituzte ikastetxeetan. Besteak beste, kontsumo eta elikadura ohituren inguruko inkestak egin dituzte, ikastetxeko jantokian sortzen diren hondakinak aztertu dituzte, erlearen eta elikaduraren arteko erlazioa landu dute erlezain batekin bilduz, hondakinen inguruko gogoeta egin dute, etabar.

Behin egoeraren diagnostikoa eginda, ikasleek Udalbatzarrean aurkeztu dituzte ateratako ondorioak,baita euren eskaera eta proposamenak ere, herri jasangarri bateraikitze aldera. Halaber, aurten ikasleek hainbat konpromiso hartu dituzte euren elikadura ohiturak hobetzeko eta birziklatzea bermatzeko.

Ikasleek Udalari egindako ekarpenetatik azpimarragarrienak hauek izan dira:

  • Hondakin organikoaren kudeaketa hobetzea.
  • Elikadura segurtasunaren inguruko jardunaldiak antolatu.
  • Alergia buruzko hausnarketa egin eta herriko tabernak eta jatetxeak gaiaren inguruan sentsibilizatu.
  • Balkoi dotore eta loredunak saritu eta lehiaketa egin.

Udal ordezkariek ikasleen eskaera eta proposamenak adi entzun eta banan-banan erantzun dituzte. Honekin batera, pasa den urtean harturiko konpromisoen jarraipena egin dute, harturiko konpromisoen egoera azalduz. Azkenik, batzarra bukatzeko, eskerrak eman dizkiete denei egindako lanarengatik eta, amaitzeko, luntx osasuntsua eta iraunkorra dastatzeko aukera izan dute ikasle eta irakasleek.

Lotutako albisteak

Imagen
24.01.25
Iraunkortasunaren aldeko "Agenda txikia" ikastetxeetan jada

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute
Imagen
21.11.24
Hondakinak behar bezala bota eta aprobetxatu ahal izateko saio praktikoa

Mankomunitateak Ermuko gainerakoen frakzioan jasotako lagin bat ezaugarritu du ikasleen aurrean
Imagen
18.11.24
Artarraik ‘Ireki begiak, erne belarriak’ ekimenaren edizio berria antolatu du

Azaroaren 24ko igandean egingo da, goizeko 9etatik aurrera