‘Hitz egidazu’; boluntariotza linguistikoko ekimena
Boluntarioak eta mintza-lagunak hartzeko kanpaina berria hasi da
Ermuak ‘Hitz egidazu’ programaren baitan hizkuntza boluntarioak lortzeko kanpaina berriari ekin dio. Programak boluntariotza linguistikoa bultzatu nahi du. Horretarako, ahozko gaztelania zein euskara hobetu nahi duten atzerritarrei laguntzeko gertu dauden hemengo bertako lagun bana solaserako harremanetan jartzean datza ekimena, horiek debora zatitxoa eskaini diezaieten ofizialak ditugun bi hizkuntzetan berba-jarioa hobetu dezaten.
Gaur egun programan 50 pertsona parte hartzen ari dira
Programaren helburua gaztelaniaz nahiz euskaraz oinarrizko ezagutza dutenei aukera eman nahi zaie, giro natural eta lasaian berriketan gaztelaniadun nahiz euskaldun hiztunekin aritu eta praktika dezaten, ermuarrekin kultur ezberdinen arteko harremanak mamitu ditzaten.
Ekimen honetan laguntzaile izango dira Ermuko Guztiontzat taldea, Gurutze Gorria eta Helduen Hezkuntza Iraunkorreko Zentroa.
Konpromisoa eta iraupena
Gutxieneko konpromisoa 10 ordukoa da: astean behin ordubete, hamar astez.
Nor izan daiteke boluntario?
Gaztelaniaz nahiz euskaraz hitz egiten duten pertsona adin nagusi guztiak izan daitezke boluntario.
Nor izan daiteke hizlari?
Alfabetatze-prozesu batean dabiltzan adin nagusiak eta euskaraz nahiz gaztelaniako gutxieneko ezagutza dutenak.
Non inskribatu?
Argibide gehiagorako, Ermuko Udalaren Immigrazio Zerbitzura joan –Erdikokale 21ean-, bertako 943 17 91 61 eta 943 17 91 62 telefono zenbakietara deitu edo ondorengo e-postontzira deitu: aenzunza@udalermua.net.
Lotutako albisteak

‘Ermua Palestinarekin’ ekimenak deituta, Israeli boikota egitea proposatzen du genozidioa geldi dezan

Beatriz Gamizek lekukoa hartu du Guardian aurten egindako galan eta datorren urteko abenduaren 18rako ekitaldia antolatzeko konpromisoa baita ere

Horrela ondorioztatzen da "Herri Babesarearen" VI. foro ibiltariko sei aktibisten eskubideen urraketak beren lurraldeetan duen eraginari buruzko kontakizunetik