Diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik dute ekintzaileek
- Debegesa Garapen Agentzia arduratuko da diru-laguntzak bideratzeaz eta banatzeaz Debabarreneko eskualdean, Lanbideren entitate kolaboratzailea delako. Guztira, 71.200 euro banatuko ditu.
- Gaurkoan, urriaren 5ean, eskaerak aurkezteko epea zabaldu da eta proiektuen aukeraketa eskaerak iristen diren ordenaren arabera egingo da
Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuak ekintzaileei laguntzeko deialdi berri bat jarri du abian. Diru-laguntza hauek bideratuko zaie, batetik, negozio-ideia bat izanik ideia hori aztertu eta garatu nahi duten ekintzaileei eta, bestetik, enpresa edo negozio berri bat ezartzeko bideragarritasun-plana eginda duten ekintzaileei eta proiektu hori abian jartzeko behar diren jarduerak egin nahi dituztenei.
Debegesa garapen agentzia izango da Debabarrenean diru-laguntza horiek bideratu eta banatuko dituena, Lanbideren entitate kolaboratzaile baimendua delako, eta aholkularitza eta beharrezko duten laguntza eskainiko die ekintzaileei. Debegesak zehazki 71.200 euro banatuko ditu.
Gainera, Debegesak formazio eta trebakuntza programa zehatz bat prestatu du onuradun izango diren ekintzaileei zuzenduta.
Dirulaguntzen ezaugarriak eta zenbatekoak
Diru-laguntzen kopuruari dagokionean, enpresa-ideia bat garatzeko laguntza, gehienez ere, 1.000 eurokoa izango da sustatzaile bakoitzeko. Enpresa-proiektu berriak martxan jartzeko, berriz, gehienez ere 1.500 euroko laguntza emango zaio sustatzaile bakoitzari. Zenbateko hauek % 15 gehituko dira eskatzaileek 18 urte baino gehiago eta 25 urte baino gutxiago badituzte (eskaera aurkezten duten unean), eta beste % 15 emakumeak badira.
Eskaerak aurkezteko epea gaur zabaldu da, urriak 5, goizeko 9:00etan, eta azaroaren 9an amaituko da. Proiektuen aukeraketa eskaerak iristen diren ordenaren arabera egingo da, beti ere programak eskatzen dituen baldintzak betetzen badituzte eta aurrekontu-kreditua agortu arte.
Debegesa.eus webgunean informazio osoa eta eskaerak aurkezteko eskaera-orria aurkituko dute interesa dutenek. Informazio gehiagorako: ekintzaile@debegesa.eus edota 943 82 01 10.
Lotutako albisteak

Proiektuak PSE-EE/PSOE eta EAJren aldeko botoak jaso ditu, Elkarrekin Ermuaren ezezkoa eta EH Bilduren abstentzioa

Beatriz Gamiz alkateak aurkeztu du ia 26 milioi euroko proiektua

Gure herrian dauden 8.258 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 17tik maiatzaren 17ra izango dugu borondatez ordaintzeko epea