2016ko urtealdiari begira aurrekontu parte-hartzaileen ekimenari hasiera emango

12.11.15
Ekonomia eta Ogasuna

Herritarren ekarpenak jasotzeko herriko hainbat lekutan mahaiak jarriko dira

Ermuko Udalak aurrekontu parte-hartzaileen kanpaina ireki eta abenduaren 6ra arte mantenduko, erakundearen 2016ko urtealdiari begira iradokizun edo proposamenik egin nahi duten herritarrek ekarpenak egiteko aukeraz balia daitezen.
Udalak herriko etxebizitza guztietara galdetegi bat zabalduko du ermuarrak bete ditzaten, beraien ustez sosak zein udal alorretara edo zereginera bideratu eta lehenetsi beharko lirateke adierazterik izan dezaten.

Horren haritik, herritarrek beraien auzoetan ikusten dituzten beharrak zeintzuk diren eta zer hobekuntza egingo lituzketen adierazi ahal izango dituzte.

Parte-hartzeko bideak anitz izango dira, ekarpenak modu erosoan egin ahal izateko kasu guztietan. Galdetegia eta ekarpenak posta zerbitzuan utzi ahal izango dituzte seilurik jarri gabe –frankeoa ordaindu gabe-, udalera bertara eskuan eraman nahiz www.ermua.es webgune korporatibo honen bidez on line bidali.

Horrez gain, eta ermuarron partaidetza sustatze aldera, herriko hainbat puntutan informazio mahaiak jarriko ditu udalak. Puntu horietan, herritarrok, proposamen, kexa eta iradokizunak ere entregatu ahal izango ditugu.

Parte-hartzea helburu duten mahai horiek non kokatuko ditugun aldez aurretik ezagutaraziko dugu, udal kontuetan jendeak ekarpenak erraz eta eroso egiterik izan ditzagun.

Herriko alkate, Carlos Totorikaren esanetan parte-hartzea ez da “esateko gauza bat, egitekoa eta honakoa horren lekuko eta froga da”. Alkateak esan duenez, herritarren ikuspuntu eta beharrak jasotzen dituzten aurrekontuek “gu guztion onuragarri izango dira”.

Lotutako albisteak

Imagen
19.12.24
Udalbatzak ia 26 milioi euroko aurrekontua onartu du 2025erako

Proiektuak PSE-EE/PSOE eta EAJren aldeko botoak jaso ditu, Elkarrekin Ermuaren ezezkoa eta EH Bilduren abstentzioa
Imagen
Gobernu Taldeko kideak, 2025eko Aurrekontuen aurkezpenean
18.11.24
Ermuak 2025eko Udal Aurrekontuak aurkeztu ditu, pertsonak eta berdintasuna ardatz hartuta

Beatriz Gamiz alkateak aurkeztu du ia 26 milioi euroko proiektua
Imagen
16.04.24
Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko aurtengo Zerga ordaintzeko hilabete izango bihartik hasita

Gure herrian dauden 8.258 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 17tik maiatzaren 17ra izango dugu borondatez ordaintzeko epea