Kurdistan, Ekialde Hurbileko proiektu demokratikoa
Kurdistan, estaturik gabeko munduko naziorik handiena, Komite Internazionalistak eta Ermuko Gazte Asanbladak antolatutako jardunaldien protagonista nagusia da. Pasatu den abenduaren 2an Karlos Zurutuza kazetari independenteak eskainitako hitzaldiaren ostean, gaur berrekingo zaie ekimenei.
“Euskal brigadistak Kurdistanen” izenburupean, hitzaldia eskainiko da gaur 22:00etatik aurrera Eskilarapeko Ateneoan, Orbe Kardinala plazan. Gainera, “El batallón femenino: la pesadilla kurda del Estado Islámico” dokumentala proiektatuko da. Izan ere, emakumeen borrokak garrantzi handia du nazio honetan: Rojava eskualdean –ISIS garaitu duten zonaldea– sistema berritzaile bat ezarri dute, ‘konfederalismo demokratikoa’ deitua, eta horren barnean, Emakumeen Berdintasunerako Legea onartu dute.
Larunbatean, Asier Blas EHUko Zientzia Politikoetako irakasleak Siriako krisi humanitarioa izango du hizpide. Herrialde horretan kokatzen da Kurdistanen zati bat. Hitzaldia 18:00etan hasiko da Eskilarapeko Ateneoan, eta horrekin amaituko dira jardunaldiak.
Gogoratu larunbatera arte “Kurdistan: mendiak dira gure lagun bakarrak” erakusketa ikus daitekeela Ermuko udal liburutegian.
Informazio gehiagorako, ikus ezazu jardunaldien txostena.
Lotutako albisteak

‘Ermua Palestinarekin’ ekimenak deituta, Israeli boikota egitea proposatzen du genozidioa geldi dezan

Beatriz Gamizek lekukoa hartu du Guardian aurten egindako galan eta datorren urteko abenduaren 18rako ekitaldia antolatzeko konpromisoa baita ere

Horrela ondorioztatzen da "Herri Babesarearen" VI. foro ibiltariko sei aktibisten eskubideen urraketak beren lurraldeetan duen eraginari buruzko kontakizunetik