Errefuxiatuak dira Ermuan izango diren jardunaldien protagonistak

14.12.15
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza

"Emigrar y buscar refugio: Un derecho de todas las personas - Pobrezia eta gerratik ihesi datozenekin elkartasuna" izenburupean, Ermuko Nazioarteko Elkartasun eta Lankidetza Kontseiluak jardunaldiak antolatu ditu abendurako.

Ehunka mila lagun noraezean Europako bideetan, errepideetan eta trenbideetan zehar, itotako emakume, gizon eta haurren milaka gorpu, normalean turistek beteriko hondartzetara jaurtiak, iristea lortu ez zuten horien gorpuak... Errefuxiatuen zorigaitza egunerokotasunean oso presente daukagun gaia da, eta pertsona horien errealitatea hobeto ezagutzea da jardunaldi hauen helburua.

Gaur bertan hasiko da ekimena, “Siria: begiradak erbestetik” erakusketaren irekierarekin. Olmo Calvo, Alicia Armesto, Bou Aguiló, Mónica Parra, Manuel González eta Roberto Astorgano fotokazetarien lanak batzen ditu erakusketak. Lobiano Kultur Gunean ikus daiteke abenduaren 30era arte, 18:00etatik 20:00etarako ordutegian.

Ekitaldien programari jarraiki, asteazkenean hitzaldia eskainiko da, “El desbocamiento del capitalismo y la sociedad del miedo: el mercantilismo de la guerra permanente y sus efectos sociales” izenburupean. Cesar Manzanos UPV/EHUko irakasle eta Salhaketa elkarteko kidea izando da hizlaria, eta 19:30ean hasiko da, Lobianon.

Bestalde, ostegunetako ohiko zine klub saioak bat egingo du jardunaldiekin  eta Jacques Audiard zuzendariaren “Dheepan” filma eskainiko da. Canneseko Zinema Jaialdian pelikula onenari ematen zaion Urrezko Palma saria jaso du aurten, eta Sri Lankan gerra zibiletik ihesi doan gizonezko baten historia kontatzen du. Emakume bat eta neskatila bat bere familia direla esanez, Frantzian egoitza eskubidea lortzen saiatuko da. Proiekzioa 20:30ean hasiko da Ermua Antzokian. Gainera, filmaren ostean, zine forum saioa egingo da pelikulari buruzko iritzia emateko, Zinhezbak dinamizatuta.

Eguarbitza Misio Taldea, Komite Internazionalistak, Caritas, Plataforma de Amig@s del Pueblo Saharaui – Hagunia, Urko-Punta, Maishule, ASER-Asociación de Senegaleses de Ermua, PAACE, Mudo-Drogot eta SOS Arrazakeria elkarteek antolatu eta parte hartu dute jardunaldietan, eta Ermuko Udalak babesten ditu.

Ekimenaren kartela lerro hauen azpian ikus dezakezue; jardunaldien txosten osoa, aldiz, hemen.

Lotutako albisteak

Imagen
31.01.25
Palestinako herriari elkartasuna adierazteko, elkarretaratzea

‘Ermua Palestinarekin’ ekimenak deituta, Israeli boikota egitea proposatzen du genozidioa geldi dezan
Imagen
19.12.24
Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Eguna ospatzeko festaren egoitza izango Ermua 2025ean

Beatriz Gamizek lekukoa hartu du Guardian aurten egindako galan eta datorren urteko abenduaren 18rako ekitaldia antolatzeko konpromisoa baita ere
Imagen
15.11.24
Emakumeak funtsezkoak dira Giza Eskubideen aldeko lanean

Horrela ondorioztatzen da "Herri Babesarearen" VI. foro ibiltariko sei aktibisten eskubideen urraketak beren lurraldeetan duen eraginari buruzko kontakizunetik