San Lorenzo ikastetxekoek kiroldegian eta Izarran egon dira energia berriztagarrien instalazioak ikusten

15.02.16
Ingurumena

San Lorenzo ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 6. mailako hamabost ikasle eraikin publiko bi bisitatu dituzte gaur Energia Berriztagarrien tailerraren baitan, Ingurumen heziketako udal Zerbitzuko Isabel Prieto begiralearekin bat. Bisitaldian eguzki energi fotovoltaikoaren eta eguzki energi termikoaren sisteman ikusi eta sakonkiago ezagutu ahal izan dituzte, M.A. Blanco udal kiroldegian eta Izarra Centre eraikinean hain zuzen ere. Taldeari harrera egin diote kirol alorreko zinegotziak, José Ramón gombauk, UKEren zuzendari eta gerenteak, Pedro Diazek, eta udal Bulego teknikoko zuzendariak, David Henaresek. Horiekin bat mantenuko teknikari arduradun orokorra, Iosu Macias egon da azalpen teknikoak ematen.

Ingurumeneko Heziketaren udal Zerbitzuaren barne bi helburu lortu nahi izaten dira, batetik, bertoko ingurumenarekin zerikusia duten egungo gaiak lantzea eta, bestetik, ikusi eta aztertutakoaren aplikazio praktikoa ikusi eta ezagutzeko irteera edo landa lana. Gaurkoan udal kiroldegian igerilekuetako nahiz dutxatzeko ura berotzea ahalbidetzen duen eguzki plaka termikoen instalazioa ezagutu dute. Izarra Centren, aldiz, eguzki energi fotovoltaikoaren, energia geotermikoaren eta arkitektura bioklimatikoaren elementu hainbat ikusi eta aztertu ahal izan dituzte.

Isabel Prieto pozik agertu da eta ekitaldia positibotzat jo du, kirola, ekintzailetza-enplegua eta ingurumena bezalako udal zerbitzuen elkarlana ekarri duelako. “Udal zerbitzu ezberdinen arteko lankidetzari ekin diogu Ermuko ikasleei erakutsi ahal izateko xedez. Hiri hezitzailearen ildoari jarraiki hiriko elementu bakoitzak hezitzaile izan daitekeelako ikasleentzat, komunitatea baita hezi eta hasten duena” gehitu du.

Bisitaldi bera egin ahal izango dute aurrerago, hala eskatu izan dituzten beste ikastetxeek.

Lotutako albisteak

Imagen
24.01.25
Iraunkortasunaren aldeko "Agenda txikia" ikastetxeetan jada

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute
Imagen
21.11.24
Hondakinak behar bezala bota eta aprobetxatu ahal izateko saio praktikoa

Mankomunitateak Ermuko gainerakoen frakzioan jasotako lagin bat ezaugarritu du ikasleen aurrean
Imagen
18.11.24
Artarraik ‘Ireki begiak, erne belarriak’ ekimenaren edizio berria antolatu du

Azaroaren 24ko igandean egingo da, goizeko 9etatik aurrera