Klima aldaketaren aurka bat eginda
Mundu osoko ia 4.000 hiri, enpresa eta norbanakok eman dute izena La Hora del Planeta kanpainan parte hartzeko. Ermua da ekimenarekin bat egin duen euskal herri eta hirietako bat, eta planetaren alde zenbait eraikinen eta kaleko argiak itzaliko ditu.
La Hora del Planeta kanpaina martxoaren 19an, larunbata, izango da aurtengoan. WWF Munduko Natura Funtsak bultzatzen du ekimena urtero, eta administrazio publikoari, ikastetxeei, elkarteei, entitateei, enpresei edota hiritarrei zuzenduta dago. Ordubetez argiak itzaltzea bezalako keinu sinboliko baten bitartez, klima aldaketaren aurkako borrokarekin bat egin dezake nahi duen orok.
2015eko edizioan, 172 herrialdek egin zuten bat kanpainarekin: mundu guztiko 10.000 hiri, mila milioi pertsona eta milaka enpresa. Aurten, kanpainaren helburu nagusia etorkizunerako bide berri bat hastearen garrantziaz eta presaz kontzientziatzea eta klimaren aldeko mezu argia zabaltzea da. Hori dela eta, 2016ko La Hora del Planetaren leloa “Itzali argia eta aldatu klimaren alde” izango da.
Ermuko Udalak aurten ere bat egingo du kanpainarekin. Martxoaren 19an, 20:30etik 21:30era, Orbe Kardinala plazako argiak eta Udaletxeko, Lobiano jauregiko, Teresa Murga eraikineko eta Ermua Antzokiko argi apaingarriak itzaliko dira. Gainera, herritar guztiei parte hartzeko gonbita luzatu zaie, energia aurrezteko keinu polit hori egin dezaten.
Bizkaian, gure herriaz gain, Bilbok eta Getxok ere hainbat leku publikotan argiak itzaliko dituztela hitz eman dute. Bestalde, Museo Guggenheim Bilbao, Eroski Fundazioa, Laboral Kutxa edota Gorabide –Adimen urritasuna duten pertsonen aldeko Bizkaiko elkartea– enpresa eta erakundeek ere bat egin dute La Hora del Planetarekin.
Lerro hauen ostean, kanpainaren promozio bideoa ikusi dezakezue:
Lotutako albisteak

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute

Mankomunitateak Ermuko gainerakoen frakzioan jasotako lagin bat ezaugarritu du ikasleen aurrean

Azaroaren 24ko igandean egingo da, goizeko 9etatik aurrera