Zuhaitz Eguna, aurten birritan

10.03.16
Ingurumena

Bigarren astez jarraian, Zuhaitz Eguna ospatuko da igande honetan Ermuan. Artarrai Mendi Taldeak ekimen honen bigarren deialdia egin du, pasatu den igandean hasitako lana behar bezala amaitzeko.

VI. Zuhaitz Eguna martxoaren 6an, igandea, izan zen. Eguraldi txarra zela eta, ordea, ezin izan ziren aurreikusitako ale guztiak landatu. Dena dela, euriteei aurre eginez, hogeita hamar pertsona igo ziren mendira, aterkiak eskuan, eta 50 bat intxaurrondo eta haritz landatu zituzten.

Asteburu honetarako eguraldiaren iragarpena ona denez, Artarrai Mendi Taldeak ekintza errepikatzea erabaki du, eta landatu gabe gelditu ziren zuhaitzak landatzeko deialdia egin du. Patxi plazan izango da hitzordua, 10:00etan, eta handik Joxioko kanpara igoko dira, Sallabente gainera. Bertan, 200 bat pagondo, urrondo, lizar, erramu, haritz eta gurbitz landatuko dira.

Ekimen honen helburua herritar guztiak biodibertsitatea babesteaz eta basoek duten garrantziaz kontzientziatzea da. 2011n lehen aldiz Zuhaitz Eguna ospatu zenetik, hogei espezie desberdinetako 1000 landare baino gehiago landatu dira.

Informazio gehiago lortu edo pasatu den asteburuko argazkiak ikusi nahi izanez gero, Artarrai Mendi Taldearen blogera jo dezakezue.

Lotutako albisteak

Imagen
24.01.25
Iraunkortasunaren aldeko "Agenda txikia" ikastetxeetan jada

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute
Imagen
21.11.24
Hondakinak behar bezala bota eta aprobetxatu ahal izateko saio praktikoa

Mankomunitateak Ermuko gainerakoen frakzioan jasotako lagin bat ezaugarritu du ikasleen aurrean
Imagen
18.11.24
Artarraik ‘Ireki begiak, erne belarriak’ ekimenaren edizio berria antolatu du

Azaroaren 24ko igandean egingo da, goizeko 9etatik aurrera