Errefuxiatuei babesa ematearen aldeko mozioa onartu du Udalbatzak

05.05.16
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza

Ermuko Udalbatzak aho batez onartu du Europar Batasunera iristen diren errefuxiatuei babesa emateko mozioa maiatzaren 3ko Osoko Bilkuran.

Udaleko Talde Sozialistak aurkeztu zuen mozioa, eta EH Bilduk proposatutako zuzenketekin osatu da. Europar Batasunera iristen diren migratzaile guztiak Turkiara itzultzea adostuz, Europar Batasuneko estatu- eta gobernu-buruek Turkiarekin sinatu duten aurreakordioaren harira doa testua.

Akordio hori dela eta, Gobernu Taldeak bere gaitzespena azaldu zuen, eta errefuxiatuek bizi duten egoera larria dela-eta, lehenbailehen presazko erantzun humanitarioa eman diezaietela exijitu zieten Europar Batasunari eta bere kide diren estatuei, betiere, nazioarteko asilo-eskubidea eta  giza-eskubideak errespetatuz. Zentzu horretan, nazioarteko asilo-eskubidearen edo giza-eskubideen inguruan Europar Batasunak sinatutako nazioarteko hitzarmenak errespetatzen  ez dituen akordio, itun, hitzarmen edo jarduera-proposamen oro  erretiratzeko deia egin zuen.

Bestalde, EH Bilduk zenbait zuzenketa proposamen aurkeztu zituen sozialistek prestatutako mozioari gehitu eta osatzeko. Batetik, Ermuko Udalak salatzea Europar Batasunak eta Estatu kideek errefuxiatuak laguntzen izaten ari den atzerapena; eta bestetik, datorren maiatzaren 9an, Europaren Eguna, Europar Batasunari asilo-politika humanitarioago bat eskatzeko martxan jarritako ekimenetan Udalak parte hartzea.

Gurutze Gorriarekin hitzarmena

PSE-EE/PSOE eta EH Bilduk aurkeztutako puntuez gain, mozioan Gurutze Gorriarekin adostutako elkarlanerako hitzarmena jasotzen da. Bertan azaltzen da familia eta pertsona errefuxiatuek etxebizitza duina izateko aukera behar dutela. Hori dela eta, Ermuko Udalak Gurutze Gorriaren esku utziko du bere etxebizitza bat, denboraldi baterako, pertsona errefuxiatuek erabili ahal izateko. Gurutze Gorriak ordainduko ditu horrek eragindako zerbitzuen gastuak.

Osoko Bilkuran parte hartu zuten hamasei zinegotziek aho batez onartu zuten mozio osoa. Landutako puntu guztiak jarraian kontsultatu ditzakezue.

Datozen egunetan saioaren bideoakta digitala argitaratuko dugu, Osoko Bilkura osorik ikusi ahal izateko.

Lotutako albisteak

Imagen
31.01.25
Palestinako herriari elkartasuna adierazteko, elkarretaratzea

‘Ermua Palestinarekin’ ekimenak deituta, Israeli boikota egitea proposatzen du genozidioa geldi dezan
Imagen
19.12.24
Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Eguna ospatzeko festaren egoitza izango Ermua 2025ean

Beatriz Gamizek lekukoa hartu du Guardian aurten egindako galan eta datorren urteko abenduaren 18rako ekitaldia antolatzeko konpromisoa baita ere
Imagen
15.11.24
Emakumeak funtsezkoak dira Giza Eskubideen aldeko lanean

Horrela ondorioztatzen da "Herri Babesarearen" VI. foro ibiltariko sei aktibisten eskubideen urraketak beren lurraldeetan duen eraginari buruzko kontakizunetik