Errefuxiatuen aldeko kontzentrazioa, gaur arratsaldean
Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaia plataformak hainbat ekintza antolatu ditu gaurko, maiatzaren 9a, Europaren Eguna ospatzen baita.
Gaur arratsaldea, 19:00etan, kontzentrazioa egingo da Orbe Kardinala plazan, “Europaren eguna… gure lotsarako” lelopean. Horren bitartez, Europar Batasunaren eta Turkiaren arteko akordioa salatu nahi da. Ermuko Nazioarteko Elkartasun eta Lankidetza Kontseiluaren hitzetan, Siriatik eta beste hainbat herrialdetatik gerratik ihesi datozen gizon, emakume eta haurrei atea erabat itxi nahi die akordio horrek.
Kontseiluak parte hartzeko deia egiten die herritar guztiei, “gure ahotsa” entzun ahal izateko. Ekimen berbera egingo da Bilbon, Plaza Biribilean, arratsaldeko 19:30etik aurrera.
Informazio gehiagorako, ekitaldiak antolatu dituen plataformaren bloga kontsultatu daiteke.
Lotutako albisteak

‘Ermua Palestinarekin’ ekimenak deituta, Israeli boikota egitea proposatzen du genozidioa geldi dezan

Beatriz Gamizek lekukoa hartu du Guardian aurten egindako galan eta datorren urteko abenduaren 18rako ekitaldia antolatzeko konpromisoa baita ere

Horrela ondorioztatzen da "Herri Babesarearen" VI. foro ibiltariko sei aktibisten eskubideen urraketak beren lurraldeetan duen eraginari buruzko kontakizunetik