Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaia Plataformak hitzaldia eskainiko du XVI. Immigrazio Jardunaldietan

31.05.16
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza

Ermuko Nazioarteko Elkartasun eta Lankidetza Kontseiluak antolatutako Immigrazio Jardunaldien hamaseigarren edizioa hastear da. Bihar, asteazkena, ekingo zaio programazioari, eta larunbatera arte luzatuko da, errefuxiatuak izanik gai nagusia.

Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaia plataformak emango dio hasiera programazioari bihar 19:00etan Lobiano Kulturgunean eskainiko duen hitzaldiarekin. Nati Ovelleiro eta Ana Cascon hizlariek Idomenin (Grezia) bizi den egoeraren berri emango dute, bertan boluntario lanetan aritu baitira. Gainera, Ane Irazabal kazetari eta Greziako ETBko berriemaile bereziak parte hartuko du solasaldian bideokonferentzia bidez.

Ostiralean, Lina Charif musikari berbereak kontzertua eskainiko du Ermua Antzokian 22:00etatik aurrera. Dena dela, egunik garrantzitsuena larunbata izango da, kultur arteko jaia ospatuko baita 11:00etatik aurrera Orbe Kardinala plazan. Habla Conmigo – Hitz Egidazu hizkuntza boluntarioen taldeak, Jaapo Lyguey perkusio taldeak, Txindurrik, Alainek eta Txanprasek inaugurazio ikuskizuna eskainiko dute, Juan Carlos Colinaren oroimenez. Jarraian, tailerrak, kontzertuak eta herri bazkaria izango dira. Gainera, egun osoan zehar hennazko tatuajeak eta trentza afrikarrak egiteko aukera izango da plazan, baita idazkera arabiarra ikasteko eta Ermuko ikastetxeetako neska mutilek egindako marrazkiak eta muralak ikusteko ere.

Eguarbitza Misio Taldeak, Komite Internazionalistek, Caritasek, HAGUNIA Saharako Herritarren Lagunen Elkarteak, Urko-Punta taldeak, Maishulek, RIF Gazteakek eta PAACE – Ermuko Afrikarren Elkarteak osatzen dute antolatzaileen taldea, eta Ermuko Udalaren, Antxintxiketan taldearen eta herriko ikastetxeen laguntza izan dute.

Lotutako albisteak

Imagen
31.01.25
Palestinako herriari elkartasuna adierazteko, elkarretaratzea

‘Ermua Palestinarekin’ ekimenak deituta, Israeli boikota egitea proposatzen du genozidioa geldi dezan
Imagen
19.12.24
Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Eguna ospatzeko festaren egoitza izango Ermua 2025ean

Beatriz Gamizek lekukoa hartu du Guardian aurten egindako galan eta datorren urteko abenduaren 18rako ekitaldia antolatzeko konpromisoa baita ere
Imagen
15.11.24
Emakumeak funtsezkoak dira Giza Eskubideen aldeko lanean

Horrela ondorioztatzen da "Herri Babesarearen" VI. foro ibiltariko sei aktibisten eskubideen urraketak beren lurraldeetan duen eraginari buruzko kontakizunetik