Ongarai Eskolako ikasleek energia berriztagarrien instalazioak aztertu dituzte Kiroldegian

22.06.16
Ingurumena

Ongarai Eskolako Lehen Hezkuntzako 5. mailako berrogei ikaslek Miguel Ángel Blanco Udal Kiroldegia bisitatu dute pasatu den astelehenean, ekainak 20, energia berriztagarrien tailerraren baitan. Gaztetxoek eguzki energi fotovoltaikoaren eta eguzki energi termikoaren sistemak ikusi eta sakonago ezagutzeko aukera izan dute bisitaldian zehar. Gidari eta lagun izan dituzte Isabel Prieto Udaleko Ingurumen Heziketa Zerbitzuko begiralea, José Ramón Gombau Kirol zinegotzia eta Josu Macías Udal Kirol Erakundeko mantenuko arduraduna.

Ikasleek ikusi ahal izan duten eguzki plaka termikoen instalazioak Udal Kiroldegian igerilekuetako nahiz dutxatzeko ura berotzea ahalbidetzen du.

Bi helburu ditu Ingurumeneko Heziketaren Udal ZerbitzuaK: batetik, bertako ingurumenarekin zerikusia duten egungo gaiak lantzea eta, bestetik, ikusi eta aztertutakoaren aplikazio praktikoak ezagutzeko irteerak edo landa lanak.

Bisitaldiko irudi batzuk ikus ditzakezue jarraian.

Lotutako albisteak

Imagen
24.01.25
Iraunkortasunaren aldeko "Agenda txikia" ikastetxeetan jada

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute
Imagen
21.11.24
Hondakinak behar bezala bota eta aprobetxatu ahal izateko saio praktikoa

Mankomunitateak Ermuko gainerakoen frakzioan jasotako lagin bat ezaugarritu du ikasleen aurrean
Imagen
18.11.24
Artarraik ‘Ireki begiak, erne belarriak’ ekimenaren edizio berria antolatu du

Azaroaren 24ko igandean egingo da, goizeko 9etatik aurrera