Ermuko KZguneak doako ikastaroen eskaintza zabala du uztailerako
Gure herrian Teresa Murga eraikineko bigarren solairuan dagoen KZgunea zerbitzuak erabiltzaileoi Teknologia Berrien eremuan doako prestakuntza zabala eskaintzen jarraitzen du, horretarako bertan egin beharreko nahiz urrutitik eta Internet bidez jarraitu ahal diren ikastaroei esker.
Zerbitzuak uztailerako antolatu dituen ikastaroen eskaintza ezagutzera eman du, uztaila eta uda une aproposak izan baitaitezke ikasten jarraitzeko, eskola ikasturtea nahiz hizkuntzak modu arautuan ikasteko unea bukatu ostean. Gainera gure erritmora eta bestelako zeregin edo zaletasunak uztartuaz egin dezakegulako. Proposamenak ondorengoak dira.
Datorren uztailean bertaratu beharreko ikastaroak jarraikoak dira:
Internet oinarrizko ikastaroa (20 ordu):
- Uztailaren 1etik 15era, 09:00etatik 11:00etara.
- Uztailaren 1etik 15era, 11:00etatik 13:00etara.
- Uztailaren 1etik 15era, 16:00etatik 18:00etara.
Sare Sozialak ikastaroa (16 ordu):
- Uztailaren 18tik 29ra, 11:00etatik 13:00etara.
Argazki ukitua GIMP erabiliz (16 ordu):
- Uztailaren 18tik 29ra, 18:00etatik 20:00etara.
Prestakuntzaz gain, Interneterako doako sarbidea, IT Txartela ziurtagiria ateratzeko azterketak eta elkarteentzat doako webguneak sortzeko aukera ere eskaintzen ditu Kzguneak.
Informazio gehiagorako, interesdunek 94 403 33 45 telefonora deitu, tutor.ermua@kzgunea.net helbidera idatzi edo Teresa Murga eraikineko bigarren solairura jo dezakete.
Ikastaroen egutegia, ‘informazio gehiago’ loturan.
Lotutako albisteak

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute

Institutuko bigarren urteko ikasleek uretako edo mendiko abentura jardueraz gozatuko dute egin duten proiektuari esker

Ostiral honetan, azaroaren 29an, 17:00etatik 19:00etara Orbe Kardinala plazan edo, euria eginez gero, Merkatu plazan