II. Afrika – Ermua Kultur Arteko Jaurdunaldiak, hasteko prest
PAACE elkartearen eskutik (Afrikan nekazaritza sustatzeko eta energia sortzeko elkartea), Afrika – Ermua Kultur Arteko II. Jardunaldiak hasi ziren atzo, eta hilaren 24ra arte izango ditugu abian.
Jardunaldien helburua Afrikako kultura, historia eta errealitatea Ermuko hiritarrengana hurbiltzea da, eta horretarako, ekitaldi ezberdinak antolatu dira.
Fernando Egiluz argazkilariaren "Walking Africa. Beste errealitate bat ezagutzen” erakusketa izango dugu Lobiano Kultur Gunean. Irekiera ekitaldia atzo izan zen eta bertan parte hartu dute Africa Imprescindible - Espacio REDO Kontsorzioko kide Javier Aisak, eta PAACE elkarteko Falu Diop-ek. Uztailaren 24ra arte zabalik izango da erakusketa, 18:00etatik 20:00etara astean zehar eta 12:00etatik 14:00etara asteburuetan.
Ekimen anitzak herritar guztientzat
Datorren hilaren 12an, asteartean, Javier Aisa (Espacio Redo) eta Falu Diop (PAACE), “Africa occidental: yihadíes, estado y movilizaciones sociales” hitzaldia eskainiko dute Lobianon, arratsaldeko seietatik aurrera. Ostegunean, cine forum emanaldia izango da, arratsaldeko 19.00etan eta bertan Devoir Mèmoire filma eskainiko da. Larunbatean, hilak 16, Ermuko emakumeen arteko bazkari herrikoia antolatu dute Martxoak 8 plazan, eta giroa alaitzeko, Djibril Thior folk taldeak parte hartuko du.
Azkenik, larunbatean bertan, eta jaurdunaldiei bukaera emateko, Afrikan Bakh Yay taldearen kontzertua ospatuko da Orbe Kardinalaren Plazan 19.00etatik aurrera.
Lotutako albisteak

‘Ermua Palestinarekin’ ekimenak deituta, Israeli boikota egitea proposatzen du genozidioa geldi dezan

Beatriz Gamizek lekukoa hartu du Guardian aurten egindako galan eta datorren urteko abenduaren 18rako ekitaldia antolatzeko konpromisoa baita ere

Horrela ondorioztatzen da "Herri Babesarearen" VI. foro ibiltariko sei aktibisten eskubideen urraketak beren lurraldeetan duen eraginari buruzko kontakizunetik